Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
27/04/2024

Lucía Lacarra Balletek 'Lost Letters' ikuskizuna Baluarten maiatzaren 19an estreinatuko du

Dantzari gipuzkoar ezaguna bere konpainia sortu berriaren lehen proiektuarekin itzuliko da Iruñeko auditoriumera

  • Lucía Lacarra
  • danza Baluarte
  • espectáculo danza Pamplona


Lucia Lacarra dantzari eta koreografoa Baluarteko Areto Nagusira itzuliko da maiatzaren 19an (20: 00etan), estreinatu berri duen dantza konpainiaren buru. Lucía Lacarra Ballet konpainiak, arte eszenikoen euskal sektorea bultzatzeko sortua, Iruñeko auditorioan aurkeztuko du bere estreinaldiko proiektua, Lost Letters. Bertan, galdutako konexioen gaiak aztertzen ditu eta komunikazioaren ahalmenaz hausnartzera gonbidatzen du. Dantza proposamen honek Lacarra bera, bere partenaire Matthew Golding eta balleteko dantzari gazteak izango ditu taula gainean.

Sarrerek 17 eta 38 euro arteko prezioa dute, eta 30 urtetik beherakoentzat, 14 eta 30 euro artekoak. Dagoeneko eskuragarri daude www.baluarte.com webgunean, auditoriumeko txarteldegian eta La Morea merkataritza-guneko informazio- eta salmenta-gunean.

'GALDUTAKO GUTUN' HORIEI BURUZ

Washingtongo (AEB) Smithsonian-eko erakusketa bat, helmugara inoiz iritsi ez ziren gutunei buruzkoa, eta Love letters liburua, gerra garaiko maitasun epistolen bilduma, izan ziren ikuskizun hau bultzatu zuten elementuak. Idazki horien guztien artean, Lacarrak eta Goldingek bereziki hunkitu zituen bat aurkitu zuten: soldadu batek bere maiteari egindako erregua, non bere buruaz beste ez egiteko, bizitzen jarraitzeko eta, bera gudu-zelaian hilez gero, maitasuna berriro aurkitzeko eskatzen zion. Zer gertatuko zatekeen gutun hori helmugara iritsi izan ez balitz? -galdetu zioten Lacarrak eta Goldingek elkarri, koreografia honen hasierako ideiari bide emanez.