Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO

A tu lado. Musikala Los Secretos taldearekin

Ikuskizun musikala bandako taldekideekin

2024ko Maiatzak 25 eta 2024ko Maiatzak 26 Hainbat ordu
Areto Nagusia
| Antolatzailea: In&Out We Love Music S.L.
  • Los Secretos
  • musical Baluarte


Denboran ezinezko atzera-aurrerak eginez, LOS SECRETOS taldeak bere bizitzaren, musikaren eta horietan parte hartu zuten pertsonen historia kontatuko digu. A TU LADO Espainiako pop musikaren historia bizi (eta aldatu) zuen talde baten testigantza paregabea da, eta, orain, ikusleekin partekatu nahi du. A TU LADO ikuskizunean, taldeko kideek lehen pertsonan kontatuko dute LOS SECRETOSen historia, eta taldearen ibilbidea eta egoerak azalduko dituzte; izan ere, talde mitiko hau gabe ezin da Espainiako azken 45 urteetako musikaren panorama ulertu. Baluartera taldekideen eskutik iritsiko da ikuskizun musikal hau.

Musikari dagokionez, abestirik enblematikoenek osatuko dute soinu-banda, eta bikain aberastuko dute istorio zirraragarri hau. Hala, lehen aldiz, Déjame, La Calle Del Olvido, Ojos de Gata, Por El Bulevar De Los Sueños Rotos edo Pero A Tu Lado abestiak narrazio-tresna izango dira, eta lana musikaz hornitzeaz gain, izaera dramatikoa emango diote. Abesti horiek nola sortu ziren ikusiko dugu, eta haietako bakoitzak zer esan gura izan duen LOS SECRETOS taldeko kideen eta jarraitzaileen bizitzetan. Gau paregabe batean, Espainiako musikako talderik garrantzitsuenetako baten jaiotzaren, amaieraren eta berpizkundearen lekuko izango gara, taldearen historia ez ezik hainbat belaunaldiren historia ere osatzen duten abestien bidez.


GAZTE KULTUR BONUARI ATXIKITAKO KONTZERTUA

Data erabilgarriak