Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO

Chica Sobresalto

VERMÚsica 2024 Zikloa

2024ko Maiatzak 18 12:30
Ganbera Aretoa
VerMúsica | Antolatzailea: Fundación Baluarte
  • Chica Sobresalto
  • VerMúsica
  • concierto Baluarte


Chica Sobresalto izango da protagonista Baluarte Fundazioak antolatutako VERMÚsica zikloaren lehen edizioko laugarren eta azken kontzertuan. Lau artista emakume nazional, sortu berriak eta sendotuak, Baluartera hainbat generotako musika-proposamenak ekartzen dituztenak: pop-rocka, fusio flamenkoa, indiea eta jazza.

Chica Sobresalto Maialen Gurbindo nafar kantariaren proiektu musikal bat da. Haren lehen albuma, Sobresalto, El Dromedario Records disko-zigiluak plazaratu zuen 2017an. Maialenek Operación Triunfo-n 2020an parte hartu zuenean etorri zitzaion taldeari ospea. Lehiaketa hartan seigarren gelditu zen. Gero, 2021ean, Sinapsis diskoa argitaratu zuten, askoz ere lehenagotik ondua zegoena eta Penintsulako hainbat hiritan aurkeztu zuten Bailando Raro biran. Gaur egun, disko berria ari dira prestatzen; lehen singlea La Estrella da, hau da, Ciega, sordomudan Shakira bezalakoa izan nahi zuen neskatoari eskainia, edo Madonna, Shania Twain edo Cindy Lauper bezalakoa.

Sarrerak

Sarrerak 20€


4 KONTZERTUEN ABONUA: 60 €

VERMÚsicako kontzertuen sarreraren prezioan Igarmi Upeltegien bermut bat dago barne (alkoholarekin edo alkoholik gabe). Beste edozein kontsumizio erabiltzaileak ordaindu beharko du.
Aretora sartzean, Baluarteko langileek tiket bat banatuko diete bertaratzen diren guztiei, bermut-arekin truka dezaten, eta NANa eskatu ahal izango zaie adina egiaztatzeko. Eraikiean ez da alkoholik zerbitzatuko 18 urtetik beherakoentzat.