Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO

Noa Lur

VERMÚsica 2024 Zikloa

2024ko Apirilak 27 12:30
Ganbera Aretoa
VerMúsica | Antolatzailea: Fundación Baluarte
  • Noa Lur
  • VerMúsica
  • concierto Baluarte


Noa Lur izango da Baluarte Fundazioak antolatutako VERMÚsica zikloaren lehen edizioko bigarren kontzertuko protagonista. Lau artista emakume nazional, sortu berriak eta sendotuak, Baluartera hainbat generotako musika-proposamenak ekartzen dituztenak: pop-rocka, fusio flamenkoa, indiea eta jazza.

Europako jazzaren ahots gazte onenetakoa izateagatik saritua izan da Estoniako Nomme Jazz Nazioarteko Jaialdian, eta gainera, Noa Lur lehenbizikoa izan da salmentetan Itunes Jazz-en bere Moody ́s Mood For Love singlearekin; gaia Badakit bere lehen diskoaren edizio berezian sartua dago (disko arrakastatsua zinez). Printza horiek guztiak Europako jaialdi handietan eta aretoetan eman ditu, hala nola Istanbuleko Nardis Jazz Club-en, Madrilgo Bogui Jazz-en, Madgarden Festival-en eta Jazzablanca Jazz Festival jaialdian, artista ospetsuekin batera arituta: Raúl Midón, Richard Bona, George Benson, Christian McBride...

Berrikitan Troublemaker plazaratu du, bigarren diskoa. Ekoizpen handia da, entzuleek harrera ona eman diote eta Sold Out bikoitzarekin abiarazi du Madrilgo Bogui Jazz-en egindako aurkezpenean. Soinu garaikidea, irekia eta esperimentala da, zuzeneko doinuak eta moldaketak dakartzala, groove-a eta Europako soinuak zeharkatuta bere euskal sustraiak ahaztu gabe. Disko freskoa da, Noak berak eta jazz nazionalaren konpositore handi batzuek sortutako printzek osatua.

Sarrerak

Sarrerak 20€


4 KONTZERTUEN ABONUA: 60 €

VERMÚsicako kontzertuen sarreraren prezioan Igarmi Upeltegien bermut bat dago barne (alkoholarekin edo alkoholik gabe). Beste edozein kontsumizio erabiltzaileak ordaindu beharko du.
Aretora sartzean, Baluarteko langileek tiket bat banatuko diete bertaratzen diren guztiei, bermut-arekin truka dezaten, eta NANa eskatu ahal izango zaie adina egiaztatzeko. Eraikiean ez da alkoholik zerbitzatuko 18 urtetik beherakoentzat.