Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO

Queralt Lahoz

VERMÚsica 2024 Zikloa

2024ko Maiatzak 11 12:30
Ganbera Aretoa
VerMúsica | Antolatzailea: Fundación Baluarte
  • Queralt Lahoz
  • VerMúsica
  • concierto Baluarte


Queralt Lahoz izango da Baluarte Fundazioak antolatutako VERMÚsica jaialdiaren lehen edizioko hirugarren kontzertuko protagonista. Lau artista emakume nazional, sortu berriak eta sendotuak, Baluartera hainbat generotako musika-proposamenak ekartzen dituztenak: pop-rocka, fusio flamenkoa, indiea eta jazza.

Queralt Lahoz zalantzarik gabe da azken urteotako sentsazio musikaletako bat estatuan eta, orain, baita haren mugetatik kanpo ere. Europar Batasunak ematen dituen Music Moves Europe 2023 sari ospetsuetako bat jaso berri du. Estatuko eszenako artistarik bikainetako bat da gaur egun, bai eta etorkizunari begira ere, une honetako musika-proposamenik hausleen eta erakargarrienetako bat gidatuta. Haren musikan soinu latinoak, sustraikoak eta urbanoak ageri dira, eta graziaz eta naturaltasunez dihardute solasean soulak, hip hopak eta dancehall-ak, betiere kopla eta boleroen gainean, guztiak ere berez azaleratzen direnak bai haren jatorri flamenkoetatik bai haren paisaia pertsonaletatik.  

Sarrerak

Sarrerak 20€


4 KONTZERTUEN ABONUA: 60 €

VERMÚsicako kontzertuen sarreraren prezioan Igarmi Upeltegien bermut bat dago barne (alkoholarekin edo alkoholik gabe). Beste edozein kontsumizio erabiltzaileak ordaindu beharko du.
Aretora sartzean, Baluarteko langileek tiket bat banatuko diete bertaratzen diren guztiei, bermut-arekin truka dezaten, eta NANa eskatu ahal izango zaie adina egiaztatzeko. Eraikiean ez da alkoholik zerbitzatuko 18 urtetik beherakoentzat.