Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO

Ruper Ordorika

'Bakarka'

2024ko Maiatzak 19 19:00
Ganbera Aretoa
| Antolatzailea: Ruper Ordorika
  • Ruper Ordorika
  • concierto Baluarte
  • euskal musika Iruñea


2018ko udazkenean, Ruper Ordorikaren Bakarka argitaratu zuen Elkarrek. Disko hartan, Ruperrek errepasatu zituen bakarka, izenburuak adierazi bezalaxe, bere ibilbideko kanta adierazgarrienetako batzuk. Guztira, 12. Izan ere, Ruperrek bazeramatzan urte batzuk tartekatzen bere ohiko taldearekin eskainitako emanaldiak eta bakarka egindakoak. Bakarkakoek, bere ahotsa soil-soilik gitarraz lagunduta, giro intimoagoa sortzen zuten. Bada, esperientzia haien fruitua izan zen Bakarka

2024an pauso berri bat eman du Ruperrek Bakarka haren bide minimalistan. Izan ere, 40 urteko ibilbidean asko dira sortu dituen kantu adierazgarriak. Eta horietako asko faltan sumatzen ziren Bakarka hartan. Gauzak horrela, Ruperrek bere errepertoriotik 12 kanta gehiago aukeratu eta grabatu ditu artifiziorik gabeko formatu honetan, kantaren esentzia biluztea ahalbidetzen dion formatu honetan. Hainbat arrazoik egiten dute berezi Bakarka bi disko berria. Horietako bat formatua da. CD formatuan, esan bezala, 12 kanta bilduko ditu Bakarka bi-k, tartean “Erruduna”, “Zaindu maite duzun hori” eta “Zaldiak negarrez”. Baina 2 LP formatuan ere aterako da. Formatu horretan bilduko dira Bakarka-ko 10 kanta eta Bakarka bi-ko 12ak.


GAZTE KULTUR BONUARI ATXIKITAKO KONTZERTUA