Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO

Sergio Dalma

'Sonríe porque estás en la foto'

2024ko Abenduak 14 20:30
Areto Nagusia
| Antolatzailea: Promociones Musicales Get In
  • concierto Baluarte
  • Sergio Dalma


Estatuko musika panoramako ezinbesteko artistetako bat, Sergio Dalma, Baluarten bueltan izango da 2024 urteari amaiera emateko. Dalmak Sonríe porque estás en la foto izeneko disko berria aurkeztuko du gurean. Disko berri honekin artistak bizitasun eta alaitasunez ospatzen du bere ibilbide musikal ikusgarria. Sergio Dalmak bere bizitzako garai honetako bizipoza eta jarrera transmititu nahi izan ditu abesti berrietan. Horren emaitza soinu fresko bat da, 80ko hamarkadako estiloa, izugarri itsaskorra, eta erregistro horrekin Dalma oso eroso sentitzen da, balada handien "Dalma estiloa" galdu gabe.

Bere ahots ezaguterrazaz gozatzeko kontzertu aproposa izango da da Baluartekoa. Emanaldian fama ekarri zioten Tu, Il mondo eta El jardín prohibido bezalako abesti italiar klasikoen bertsioak eta Esa chica es mía, Galilea eta La vida empieza hoy belaunaldi batetik bestera igaro diren kantak batuko ditu artistak.

Sabadelleko abeslariak la milioi albumetik gora saldu ditu 30 urteko ibilbidean, 1991ean Bailar pegados kantuarekin Eurovision jaialdian parte hartu zuenetik.


GAZTE KULTUR BONUARI ATXIKITAKO KONTZERTUA