Hemen zaude:   Aretoak / Erakusketa Aretoak

Erakusketa Aretoak

BALUARTEko Erakusketa Aretoak bere zabaltasuna, argia eta zutaberik ez izateagatik harritzen du. Lurreko harri gris ilunak horma txuriekin eta Plaza bistara uzten duen kristalarekin egiten du kontraste. Aretoa gainerako eraikuntzara Ganbera Aretoa apaintzen duen egur gorrixkako paretarekin ixten da. Mezanina Aretoak, lehenengo solairuan, egurrez estalitako lurra eta kalera jotzen duen leihate handia dauka. Bi eskaileraren bidez elkartzen diren bi gune hauek mota guztietako erakusketa eta jardunaldiak har ditzakete, hala nola batzarretako bazkariak, afariak, itxiera bazkariak, bankete handiak edo koktelak.

Erakusketa aretoa behe-solairua

Behe-solairuan kokatutako Erakusketa Aretoa feriak, erakusketak, batzarretako merkataritza-erakusketak eta bankete handiak antolatzeko toki aproposa da. 2.000 m2-ko azalera dauka eta altuera 3tik 9,25 metrora. Gainera, baditu konexio elektrikoak, ahots eta datu konexioak eta ur hartuneak eta hustubidea. Areto honetan badira bereizitako bi sarrera: atondo nagusitik eta Plazatik.

Mezanina

Lehenengo solairuan kokatutako Mezanina Aretoa erakusketak, aurkezpenak edo bazkariak har ditzake edota Erakusketa Aretoaren osagarri izan daiteke ferietan. Aretoak 1.000 m2-ko azalera dauka eta 5,35 metroko altuera. Gainera, baditu konexio elektrikoak eta ahots eta datu konexioak. Mezanina aretora hiru toki ezberdinetatik sar daiteke: bi eskailera eta Erakusketa aretoko igogailuaren bidez. Gainera areto honek badu karga-jasogailu bat, Erakusketa eta Harresiaren Aretora irteerarekin.

Datu teknikoak

Behe solairuko azalera: 2.000 m2
Altuera behe solairuan: 3,50-tik 9,25 m-tara
Lehen solairuko azalera: 1.000 m2
Lehen solairuko altuera: 5,35 m
Konexio elektrikoak
Ahots eta datu konexioak
Ur hartuneak eta hustubidea

Planoa

Deskargatu

Argazkiak (klik egin handitzeko)



Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información