Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO

Sukaldaritza

Baluarte, hub gastronomikoa

Hubn gastronómico

EVENTSHOTELS enpresaren Restaurantes Baluarte taldeak sukaldaritza berritzailea eta moldakorra eskaintzen du auditoriumean. Aurkitu egile-sukaldaritza proposamen berritzaile eta originaletan, tradizioa errespetatuz eta etengabeko bilakaeran. Eskaintza desberdina, kontzeptu desberdinetan, aukera bakoitzean kalitatea eta arrakasta bermatze aldera. Argibide gehiagotarako www.eventshotels.com

Verduarte

Verduarte

Eraikinaren alderik garaienean dago, eta goi-sukaldaritzako jatetxea da, Nafarroako barazkien funts osoaz gozatzeko aukera ematen duena, barazki horiek beren testura, zapore eta forma guztietan dastatzeko modua izanda. Verduarten bi menu dastatu ahal dira; hain zuzen, zure esperientzia zapore tradizionalenak eta sukaldaritzako azken joerak batzen dituen ibilbidea izatea ekartzen duten bi menu. Eta hori guztia Nacho Gómara Erriberako chefari esker.

Argibideak eta erreserbak: 948 066056 edo reservas@verduarte.com

La terraza

Terraza

Baluarteko plazan dagoen gune gastronomikoa. Carlos Rodríguezek zuzentzen du, eta afariak, dastatzeak, elikagai- eta edari-ezkontzak, eta askotariko izaerako ospakizunak hartzeko pentsatuta dago.

0 km eta gourmet produktuetan espezializatuta dago, eta sukaldaritza osasungarri, moderno eta urbanoaren alde egiten du. Horrez gain, tabernako eta kafetegiko zerbitzua eskaintzen du, eta arreta berezia ematen die konbinatu eta koktelei.

Argibideak eta erreserbak: 948 066 051

Eventos

Ekitaldiak

Sukaldaritzako zerbitzu integrala eskaintzen dugu auditoriumeko ekitaldi guztietarako. Instalazioen maila berean dagoen sukaldaritza, nortasun eta izaerarekin. Ezkontzak, batzarrak, bilerak eta zeinahi ospakizun pertsonal edo korporatibo. Ekitaldi paregabeak Iruñearen bihotzean, ukitu kosmopolita eta sofistikatuarekin.

Argibideak eta erreserbak: 948 066 051