Baluarte Fundazioak 2019/20 Denboraldian 14 ikuskizun eskainiko ditu

2019ko, uztailaren 16a
Baluarte Fundazioaren Denboraldi berria hirugarrenez urtebetekoa izango da eta irailaren 27tik ekainaren 30era bitartean hedatuko da, berriz ere 14 ikuskizun ekarriko ditu eta osotara 21 emanaldi. Dantza handiak berriro hartuko du Baluarteko agertokia 2019/2020 programazio berrian: ballet klasikoa, Don Quijote lanarekin, Dantza Konpainia Nazionalarena; dantza garaikidea, Blanca Li konpainiak ekarriko diguna; Portoko Quorum Ballet taldearen ekoizpen fina, fadoari eskainia; eta, azkenik, Espainiako dantza garaikidea, Electra lanarekin, Antonio Ruz koreografoari Sari Nazionala eskuratzea ekarri ziona. 
 
Dantzarekin batera, lirika ikasturte berriaren bigarren ardatz nagusia izango da. Ahotsaren esparruan, operako hitzordu berria izango dugu Belliniren Norma lanarekin, lehenbiziko aldiz gure agertoki gainean, AGAO elkartearekin elkarlanean eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren partaidetzarekin; Purcellen King Arthur “erdiopera” esaten zaionaren bertsioa kontzertuan, Gabrieli Consort & Players taldearen eskutik, eta Haendelen Rodelinda, The English Consortek interpretatua; Gipuzkoako Ainhoa Arteta soprano miretsiaren gala; eta Raquel Andueza abeslariaren presentzia, egoitza egiten ari den artista moduan, Andueza & Friends kontzertua eskaintzeko eta agerraldiak egiteko Ganbera programan eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren denboraldian. 
 
Nazioarteko bi pianista entzutesu ariko dira Fundazioaren ikasturte berrian: Arcadi Volodos, errezitaldia eskainiz, eta Mitsuko Uchida, Mahler Chamber Orchestra orkestrarekin. Eskaintza sinfonikoa osatzeko, beste urte batez, Mariinsky Antzokiko Orkestra eta Valery Gergiev izango dira gurean, Iruñeko Orfeoiarekin egin ohi duten elkarlanean. Mariinskyk eta Orfeoiak XX. mendeko Errusiako abesbatzarako errepertorio sinfonikoko funtsezko lan bati helduko diote, Sergei Prokofievek Ivan Izugarria filmerako idatzi zuen musika intzidentalari. 
 
Era berean, Baluarten izango da azken urteotako antzerki musikaleko ekoizpen nabarmenenetako bat, Leonard Bernsteinen West Side Story, iparramerikar musikagilea jaio zeneko mendeurrenean Madrilen 2018an estreinatu zen ikuskizunean. Tony eta Mariaren maitasun-kontuek, Romeo eta Julietaren imitazioa New Yorkeko auzo latinoetan, publikoa gozaraziko dute musika-konposizio modernoko doinu zoriontsuenetako batzuekin. Eta musika eta dantza barnean hartu eta estiloak bateratzen dituzten ikuskizunak eskaintzeko nahiari jarraituta, Gugurumbé, las raíces negras lana nabarmendu beharra dago. Antzinako musikan espezialista den Accademia del Piacere taldearena da, eta harekin batera egingo dute Arcángel flamenko-kantariak eta Nuria Rial sopranoak, Fahmi Alqhai musika-zuzendariaren batutapean.
 
Eta abonamendu nagusitik kanpo, iragan 2017an abian jarritako bi zikloren hirugarren edizioa izango dugu: Baluarte Txiki, familiei zuzendutako eskaintza, 6 izenbururekin, eta Baluarte Ganbera, Baluarte Fundazioaren eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren programazioen gehigarri, 4 kontzerturekin.
 
Salmenta egutegiaren baitan, abuztuaren 22tik aurrera abonu oso berrien eta Baluarte Joven programaren abonuen salmenta izango da; Irailaren 4an, Abonu partzial berriak: Klasika/Lirika, Dantza, Ostirala, Larunbata eta Igandea; eta irailaren 5etik aurrera, denboraldi berriaren ikuskizun guztietarako sarrera solteen salmenta. Gainera, denboraldi honetan bigarrenez, 30 urtetik beherakoek emanaldi guztietarako sarrerak %20eko deskontuarekin eskuratu ahal izango dituzte edozein momentutan, irailaren 5etik aurrera. Eta aurreko urteotan bezala, Baluarte Joven programaren sarrera solteak, ikuskizun baikotza baina hiru egun lehenago jarriko dira salgai, %70eko beherapenarekin. 
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Jorge Drexler eta Rocío Márquez abeslariek gaur gauean kontzertua eskainiko dute Baluarten

Aquellos puentes sutiles izenburuarekin, elkar-topaketa hau Flamenco Jaialdiaren laugarren hitzordua izango da

Baluartek 'Navarra Film Commission - 10 urte' erakusketa hartzen du irailak 17ra arte

Nafarroako lokalizazio ezberdinak sustatzen dituen erakusketa ibiltaria atondo nagusian bisita daiteke

Flamenko abangoardistena Rocío Molina dantzariaren eskutik helduko da bihar Baluartera

Ematasunaren inguruan gogoeta egiten duen Caída del cielo ikuskizuna aurkeztuko du, Areto Nagusian 21.00etan

Curro Albaicínek 'Granadako Zambrak eta Sacromonteko Flamenkoak' hitzaldia eskainiko du gaur

Granadar flamenko-kantari eta dantzariak bere memoriaren ateak zabalduko ditu Arte Flamenkoari buruzko Jardunaldien hirugarren hitzorduan

Flamenco on Fire Jaialadia dela eta, Baluarteko txartel-leihatilak ordutegi berezia izango du

Abuztuak 20tik 24ra, txarteldegia zabalik egongo da 11.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 21.00etara, eta hilak 25ean, 17.00etatik 21.00etara

Baluarte Fundazioaren 2019 – 2020 Denboraldirako abonu oso berriak salgai daude jada

Baluarte Gaztea eta Baluarte Ganbera programen abonamenduak ere eskura daitezke

Navarros Influencers 2019 hitzordurako sarrerak salgai daude

Azaroak 9an izango den ekitaldian Judith Jaso, Hey Zulu, Fernando Jaso, Ahikar Azcona, Javier Erro, Paul Alone, Sandra Fuente eta Amaia Izar arituko dira

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información