Baluartek Dantza Garaikidearen Jaialdiko 'Dantzaz: #56' ikuskizuna hartuko du larunbatean

2020th, urriaren 29a
Baluarteko Ganbera Aretoak Nafarroako Dantza Garaikidearen Jaialdiaren baitan ikuskizuna bat hartuko du larunbatean, hilak 31n, arratsaldeko 19:00etan: #56, DANTZAZ taldearen programa berria. Hiru piezak osatzen dute, bere Nazioarteko Sorkuntza Koreografikoaren Zentrotik ateratakoak eta Sade Mamedova, Vita Osojnik eta Martian Harriague-k sortuak. Hiru lan horiek ikus-entzule guztiendako moduko ikuskizuna eratzen dute, dantza garaikideaz bete-betean gozatzeko aukera ematen duena.
 
Sarrerak 12 eurotan, eta Gazte Txartelarekin 4 eurotan, ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txarteldegian eta www.baluarte.com web-orrian. Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa da. Emanaldiak edukiera mugatua izango du: gehienez 100 pertsona.
 
Atalak programa Dantzaz taldeak sortua da, eta Baluarte Fundazioak (Nafarroako Gobernuaren izenean), CCN Malandain-Ballet Biarritzek, Gipuzkoako Dantzagunea - Tabakalerak eta Vitoria-Gasteiz antzerki-sareak parte hartzen dute. Programak sormen-laborategiak eskaintzen dizkie Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeko koreografo eta sortzaileei.
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Ohiko Jaiotzen erakusketak ateak zabalduko ditu bihar arratsaldean Baluarten

Goizez nahiz arratsaldez bisita daitekeen erakusketak neurri bereziak hartuko ditu: tarte handigagoa, jaiotza gutxiago edo edukiera kontrola

Baluarteko txartel-leihatila azaroaren 29tik abenduaren 8ra itxita egongo da

Abenduaren 9an, asteazkenarekin, ohiko ordutegiarekin zabalduko da, 11.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 20.00etara

Baluarte Txiki zikloa datorren astean ‘Nor da otsoaren beldur?’ ikuskizunarekin hasiko da

Fueradeleje Dantza Konpainiak dantza ikuskizun honen bi emanaldi eskainiko ditu Areto Nagusian, 17:00etan eta 18:30ean

Nafarroako Orkestra Sinfonikoa eta Iruñeko Orfeoia Nafarroaren Eguneko Kontzertuan protagonistak izango dira Baluarten

Méndez Chaves zuzenduko duen ezohiko kontzertu hau abenduaren 3an, arratsaldeko 19:30ean, Navarra TVk zuzenean igorriko du. Aretoan ez da publikorik egongo

Santas Pascuas Jaialdia Eguberrian itzuliko da

Hemen daukazu Baluartera hiru musika proposamen ekarriko dituen jaialdiaren programazio guztiaren aurrerapena

Chica Sobresalto eta Lemon y Tal taldearen kontzertua abenduaren 22ra atzeratzen da

ANAIM Club Fest Jaialdiaren baitan azaroaren 14an iragarritako emanaldirako sarrerak data berrirako erabili daitezke

Santas Pascuas Jaialdiak urtarrilan hiru kontzertu ekarriko ditu Baluartera

Programazioaren baitan, gurean Silvia Pérez Cruz (urt 3an), María José Llergo (8an) eta Maria Arnal i Marcel Bagés (9an) izango ditugu. Sarrerak salgai daude jada

 
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información