Baluartek Händel-en 'Mesia' abenduak 20an hartuko du partaidetza handiko kontzertu batean

2019ko, azaroaren 22a

Baluarteko Areto Nagusiak partaidetza handiko kontzertu berri bat hartuko du heldu den abenduak 20an, arratsaldeko 20.00etan: Händel-en Mesia hain zuzen ere, garai guztietako obra sinfoniko-koral garrantzitsuenetariko bat. Baluarte Fundazioak, "la Caixa"k eta Caja Navarra Fundazioak antolatutako emanaldi honetan, Carlos Mena maisuaren zuzendaritzapean arituko dira Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Barcelona Ars Nova korua, Jone Martínez (sopranoa), Federica Carnevale (kontraltoa), Diego Blázquez (tenorra) eta Víctor Cruz (baxua), hala nola Nafarroako abesbatza ezberdinetako 150 ahotsek baina gehiagok: Tafallesa Abesbatza, Aiegiko Done Jakue Bidearen Abesbatza, Zizur Zendeako Erreniega Abesbatza, Orreaga Abesbatza, Azkoiengo Musika-Eskolako Abesbatza eta Iruñeko Aizaga Ganbera-Abesbatza. Sarrerak 15 eta 20 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke jada: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web-orrian.

ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Baluartek Punto de Vista Jaialdia hartuko du martxoaren 2tik 7ra

NICDOk bigarrenez antolatzen duen Nafarroako Zine Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren XIV. edizioa Oskar Alegriaren Zumiriki filmarekin zabalduko da

‘Enperadorearen jantzi berria’ ikuskizuna abenduak 27an eta 28an helduko da Baluartera

Nafarroako Ganbera Operak eta Baluarte Fundazioak sustatuta, emanaldiak antzerkia, musika eta dantza uztartzen ditu. Bi emanaldiak 19.30ean izango dira

'Baluarte Envivo' aldizkariaren azken edizioa kalean da jada

Baluarte Fundazioaren denboraldiaren baitan izango dugun Norma opera argitalpenaren azalaren protagonista da

Pamplona Negra Jaialdiak gonbidatuen zerrendan gehitu du Ibon Martin

Donostiako idazleak urtarrilaren 17an gizakiaren alde ilunenari buruzko mahai-inguru batean parte hartuko du

Nafarroako Orkestrak Beatriz Díaz sopranoaren laguntza izango du denboraldiko 5. kontzertuan bihar eta etzi

Manuel Hernández-Silvaren batutapean, programan Mozart eta Beethovenen obrak interpretatuko ditu NOSk. Kontzertua larunbatean Tuteran errepikatuko da

Baluartek Los Secretos taldearen kontzertua hartuko du heldu den astean

Abenduak 21ean, larunbatarekin, 20.00etan hasiko den emanaldian 80. hamarkadako banda mitikoak Mi paraíso disko berria aurkeztuko du

‘Zirku hegalaria’ larunbatean helduko da gurera, Baluarte Txiki zikloko bigarren proposamenarekin

Gaztelaniaz (17:00) eta euskaraz (18:30) taularatuko den ipuin-musikal honetan toy pianoak, musika-laukotea eta narratzailea izango dira protagonistak

Jazzy Leap-ek ‘Christmas in Harlem’ eguberri-kontzertua Baluartera ekarriko du datorren astean

Nafarroako Ganbera Abesbatzaren Encantando Denboraldiko emanaldia abenduaren 22an izango da  

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información