Baluartek martxoaren 2tik 7ra hartuko duen Punto de Vista Jaialdiaren atal ofiziala 23 filmek osatzen dute

2020th, otsailaren 7a
15 herrialdetako 23 filmek osatzen dute Punto de Vista Jaialdiaren hamalaugarren edizioko sail ofiziala; aurtengo edizioa 2020ko martxoaren 2tik 7ra bitarte izango da, Baluarten, eta 23 film horietatik 5 luzeak dira eta 18, aldiz, film laburrak, jasotako mila inskripzioa baino gehiagoren artean aukeratuak.
 
Hautatutako filmak honako herrialde hauetakoak dira: Estatu Batuak, Belgika, Brasil, Frantzia, Herbehereak, Portugal, Tunisia, Argentina, Egipto, Erresuma Batua, Espainia, Kolonbia, Libano, Siria eta Kurdistan. Sail Ofizialean, 10 programatan bilduko dira ikus-entzunezko hizkuntza garaikideen eta abangoardiakoen askotarikotasuna esploratzen duten filmak, hainbat gairen inguruan. Errepikatzen diren esplorazio eta gaien artean daude, besteak beste, familiaren historia berregiten ari diren zinemagile gazteek beren jatorria eta nortasuna bilatzea; ahots feministak belaunaldi aldaketatik eta sorkuntzaren aldaketatik hasi eta amaren herentziari buruzko eta aldarrikapen ekologistei buruzko hausnarketarekin bukatu, betiere ikuspegi feminista batetik begiratuta eta bereziki erreparatuta naturaren denborak eta dinamikak errespetatzeari.
 
Zinema garaikideko izen handiak aurki ditzakegu sail ofizialean: Lawrence Abu Hamdan, Ben Rivers, Éric Baudelaire, Lynne Sachs, Ana Vaz eta Laura Huertas Millán, besteak beste. Sail ofizialaren programazioa Nuria Cubas, Matías Piñeiro, María Palacios Cruz, Miguel Zozaya eta Garbiñe Ortegak prestatu dute.
 
3 film mundu osoan lehen aldiz estreinatuko dira, 2 film nazioartean lehen aldiz estreinatuko dira (jatorrizko herrialdetik kanpo proiektatzen den lehen aldia da) eta 12 film Espainian lehen aldiz estreinatuko dira; beraz, fikziozkoa ez den zinemari dagokionez, bai nazioan, bai nazioartean Punto de Vista funtsezko hitzordua dela berresten da. 
 
JAIALDIAREN 14. EDIZIOKO SARIAK
Epaimahai Ofizialak sari hauek emango ditu: Punto de Vista Sari Nagusia film onenari, 10.000 euroko sariarekin. Epaimahaiak Sail Ofizialeko film onenari emango dio saria, haren iraupena eta nazionalitatea gorabehera. Jean Vigo Saria zuzendaritza onenari, 5.000 euroko sariarekin. Sari hau Jean Vigoren ohoretan ematen da, eta haren lanaren balio etikoak eta formalak hoberen ordezkatzen dituen Sail Ofizialeko filmak jasoko du. Film Labur Onenaren Saria, 3.000 euroko sariarekin. 35 minutu edo gutxiagoko film onenak jasoko du saria. Gainera, bi sari berezi ere emango dira: batetik, Ikusleen Sari Berezia film onenari, 1.650 euroko sariarekin; eta bestetik, Gazteen Saria film onenari, 1.500 euroko sariarekin.
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Baluarte Cámara zikloa Raquel Anduezaren 'El baile perdido' kontzertuarekin bihar hasiko da

Berreskuratutako XVII. mendeko dantza eta kantuak interpretatuko dituzte soprano nafarrak eta La Galanía taldeak

India Martínez abeslariak datorren astean kontzertua eskainiko du Baluarten

Kordobako abeslariak Palmeras disko berria aurkeztuko du martxoak 7an

Izarok Baluarten kontzertua eskainiko du martxoaren 28an

Artista bizkaitarrak Limones en invierno disko berria aurkeztuko du Areto Nagusian, arratsaldeko 20:30ean

Raquel Anduezaren 'El baile perdido'

Soprano nafarrak Baluarte Cámara zikloari hasiera emango dio otsailak 26an La Galanía bere taldearekin batera

Baluartek ‘West Side Story’ musikalaren sei emanaldi hartuko ditu aste honetan

Osteguneko saioa 20:00etan izango da; ostiralean eta larunbatean, 18:00etan eta 22:00etan; eta igandean, arratsaldeko bostetan

Baluartek Arkitektura eta Gizartearen Nazioarteko VI. Biltzarra hartuko du ekainean

Nahi dugun hiria lelopean, mundu osotik helduko diren partaideek hiriaren errealitatea eta etorkizuna ikuspuntu ezberdinetatik aztertuko dute hilak 10etik 12ra

Nafarroako Ganbera Operak Baluarten 'Let's Opera' aurkeztuko du larunbatean, opera publiko gazteari gerturatzeko ikuskizuna

Opera aria entzutetsuak rap musika, perkusioa, argia, soinua, irudia eta dantzarekin elkartuko dira Mezanina Aretoan. Sarrera doakoa da

Martxoaren 2tik 7ra ospatuko den Punto de Vista Jaialdirako sarrerak salgai daude jada

Jaialdiaren baitan egingo diren proiekzioetarako eta ekitaldietarako sarrerak jada eros daitezke, online edo Punto de Vistaren egoitza nagusia izango den Baluarteko leihatilan

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información