Baluartek Sanferminetako Kantu Zaharren Bazkaria hartuko du uztailaren 12an

2019ko, ekainaren 18a

Kantu zaharrak eta euskal kantak abestea maite dutenek batez ere, baina baita euskal folklorea eta kultura gustoko dutenek, urteko hitzordua izango dute Sanferminetan bosgarrenez Baluarten uztailak 12an ospatuko den San Fermin Kantu Zaharren Bazkarian. 14.00etan hasita, tradiziozko euskal festa den honetan, nafar gastronomia eta upategiak dastatzeko aukera egonen da. Eta bazkalondoan, kantu zaharrak kantatzen ariko dira partaideak plater bakoitzean banatuko den kantu zaharrekin egindako liburuxkekin. Musika zuzenean interpretatuko du talde batek eta hitzorduan zehar sorpresa ugari egonen da: artista gonbidatuak, abeslariak, dantzariak, erraldoiak, joaldunak eta abar. Sarrerak 60 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan, www.baluarte.com web gunean eta 902 15 00 25 telefonoan. Haurrentzako menua ere badago, 15 eurotan, eta soilik txartel-leihatilan eskura daiteke.

ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Bihar 'Ilargia zuzenean' filma proiektatuko da, RoofTop Cinema 2019 zikloko bigarren proposamena

Proiekzioa 22.15ean eskainiko da, jatorrizko bertsioan azpitituluekin. Emanaldirako sarrerak 6 eurotan eskura daitezke

"Lunnis de Leyenda-Supertars" musikalaren sarrerak salgai daude

Ikuskizuna hurrengo urriak 19an iritsiko da Baluartera, bira ofizial bakarran barne eta Lupita, Lublú, Lulila, Lucho eta Lucrecia izango ditu protagonistak. Sarrerak 15 eta 22 euroen artean.

Baluarteko txartel-leihatilak abuztuak 2a arte zabalik egongo dira goizez

Gainera, 23an eta 25ean, arratsaldez ere ordutegi bereziarekin zabalik egongo dira, 20.00etatik 22.30era

Baluarte Fundazioak 2019/20 Denboraldian 14 ikuskizun eskainiko ditu

Irailak 27tik ekainak 30era garatuko den ikasturte berriaren bi ardatz nagusiak dantza eta lirika izango dira

'Moon' filmak RoofTop Cinema zikloari amaiera emango dio ostegunean

Filmea Baluarteko Terrazan 22.15ean eskainiko da, jatorrizko bertsioan azpitituluekin. Sarrera, 6 eurotan

Nafarroako Orkestrak 2019/2020 Denboraldi berria aurkeztu du ‘Koloreak' lelopean

Bere abonu programazioan, orkestrak 14 kontzertu bikoitz eskainiko ditu Baluarten eta aurten Raquel Andueza sopranoa izango du artista egoiliarra

Sukaldaritza zerbitzuaren udako ordutegiak

"La Terraza" kafetegia itxita egongo da abuztuak 4ra arte eta Verduarte jatetxea, oporrak direla eta, itxita egongo da uztailak 19tik abuztuak 13ra.

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información