Baluarteko terrazak RoofTop Cinema zikloa hartuko du zazpigarren urtez

2020th, ekainaren 29a
Iragan 2014ko udaran abian jarritako Rooftop Cinema zikloa Baluarteko terrazara uztailan itzuliko da ondoz ondoko zazpigarren urtez, Nafarroako Filmotekaren eta Baluarteren eskutik. Aurten, saio-kopurua handitu da: guztira, 5 emanaldi izango dira, eta haietan protagonistak zeru-goien inguruan ibiliko dira; altueran babes hartzen duten bizilagunak, beren tentaldiei, pasioei, abenturei edo beren bizitzei zentzua aurkitzeari amore emateko. Bost kontaketa bildu ditugu, genero desberdinetakoak, garai desberdinetakoak eta begirada askotarikoekin kontatuak. Zinemaren historiako maisu ospetsuek (Hitchcock, Wilder) izenpetutakoak batzuk, kontalari bikainek (Clayton, Zemeckis) edo zinemagile hasiberriek eta ezagutu egin behar ditugunek (Mádl).
 
RoofTop Cinema 2020 uztailaren 16an (osteguna) hasiko da, Alfred Hitchcockek koloretan filmatu zuen lehen filmarekin: Soka (Rope, 1948). Uztailaren 21ean, asteartea, Tentazioa goian bizi da (The Seven Year Itch, 1955), Billy Wilderren bigarren lan arrakastatsuena 50eko hamarkadan eta Marilyn Monroeren irudi ospetsuena duena: aktore sentsuala zuriz jantzita dago eta metrotik ateratzen den haizeak gona altxatzen dio. Hilak 23an, osteguna, Jack Claytonek zuzendutako Room at the Top (1959) melodrama soziala; diruaren, diru-gosearen eta kosta ahala kosta gizartean hobetzeko nahiaren gaineko kritika eskaintzen duena. RoofTop Cinema 2020ko laugarren proposamena uztailaren 28an helduko da: Robert Zemeckis kontalari handiak zuzendutako The Walk (2015). Filmak ordura arte inoiz egin ez zen erronka bat bere buruari jarri zion Philippe Petit funanbulista frantsesaren istorioa aurkeztuko du: New Yorkeko Dorre Bikiak bereizten zituen espazioa kable baten gainean igarotzea. Eta zikloari amaiera emanez, hilak 30ean, ostegunarekin, On the Roof (Na strese, 2019) ikusi ahalko da; eraikinen teilatuen pean beren biztanleek autogobernatutako mundu txikiak daudela erakusten duen txekiar filma.
 
Sarrerak 6 eurotan eta emanaldi guztietarako abonamendua 25 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web gunean. Maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da.
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Izarok Baluarten kontzertua eskainiko du azaroaren 13an

Osasun-larrialdia dela eta bertan behera geratutako emanaldirako sarrerak data berrirako balio dute

‘El Guardaespaldas’ musikala azaroan helduko da Baluartera

Octavi Pujades, Chanel Terrero eta Khaoula Bouchkhi protagonistak izango dituen ikuskizuna ekainaren 10etik 14ra aurreikusita zegoen. Sarrerak data berrietarako balio dute

2020ko Flamenco On Fire Jaialdiak lau kontzertu handi ekarriko ditu Baluartera abuztuaren 27tik 30era

Areto Nagusian ospatuko diren hitzorduak izango dira: Vicente Amigo (27), Farruquito (28), Pitingo (29) eta Chano Domínguez Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin (30)

Dani Martínezen umorea eta inprobisazioa Baluartera helduko dira azaroaren 7an

No os preocupéis... ¡Ya lo digo yo! ikuskizuna aurkeztuko du. Sarrerak 18 eta 22 euro bitartean eskura daitezke

Lizarrako Antzinako Musikaren Asterako sarrerak salgai Baluarteko leihatilan eta web-orrian

Irailaren 5etik 12ra ospatuko den 51. ediziorako sarrerak 12 eurotan eskura daitezke, 6 eurotan gazte txartelarekin

Baluarteko txartel-leihatila itxita egongo da abuztuaren 2tik 16ra

Hilak 17tik aurrera ohiko ordutegia berreskuratuko du, goizez eta arratsaldez

Euskadiko Orkestrak 2020-2021 denboraldi berrian 10 kontzertu eskainiko ditu Baluarten

Denboraldian izen bakar eta berezkoarekin aurkeztuko da orkestra eta kontzertuek ordutegi berria izango dute. Gainera, emanaldien datak gerturatu ahala salgai jarriko dira sarrerak

 
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información