BaluarteTxiki zikloak 'Mi propio universo' dantza-antzerki ikuskizuna aurkeztuko du urtarrilaren 30ean

2021eko, urtarrilaren 15a
Baluarteko Areto Nagusiak Baluarte Txiki zikloko hirugarren hitzordua hartuko du heldu den urtarrilaren 30ean, larunbatarekin, arratsaldeko 18.00etan: Mi propio universo dantza-antzerki ikuskizuna Atena konpainiaren eskutik. Hitzordu honek protagonistak diren pertsona desgaituen errealitatea azaleratzea du helburu eta ikuslea haien tokian jartzera gonbidatzen du. Izan ere, antzezle-dantzarien benetako esperientzian oinarritutako proposamen eszenikoa da. Hartara, publikoak gauzak beste modu batera ikusi ahal izatea ahalbidetzen du, kezkak, premiak, nahiak eta ametsak dituen eta maitasuna gainerakoek bezala sentitzen duen pertsona desgaitu baten ikuspuntutik.
 
Sarrerak 8 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web orrian. Gainera, pack familiarra (2 heldu + 2 haur) eskuragai dago, 25 eurotan, soilik leihatilan. Ikuskizunak 50 minutuko iraupena du eta 5 urtetik gorako haurrentzat gomendatuta dago. Derrigorrezkoa da musukoa erabiltzea.
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Verduarte jatetxeak ateak zabalduko ditu berriz ere bihartik aurrera

Eguerdiko zerbitzua eskainiko da, astelehenetik igandera 13:00etatik 15:30era, aurrez erreserba eginez

Aste honetan iragarritako ‘El Guardaespaldas’ musikala 2021eko irailera atzeratzen da

Emanaldiak 2021eko irailaren 22tik 26ra eskainiko dira. Sarrerak data berrietarako balio dute

Derby Motoreta’s Burrito Kachimbak Baluarten kontzertua eskainiko du apirilaren 23an

Andaluziar rock musika psikodeliarekin elkartzen duen Sevillako taldearen emanaldia Areto Nagusian 20:00etan hasiko da. Sarrerak salgai daude jada

Malandain Ballet Biarritzek ‘La Pastorale’ lanarekin Ballet du Grand Théâtre de Genève eta bere ‘Romeo eta Julieta’ ordezkatuko du martxoaren 14an

COVID-19a dela eta, konpainia suitzarrak bere bira bertan behera utzi du. Baluarte Fundazioaren Denboraldi Nagusiko hitzordurako sarrerak emanaldi berrirako balio dute

Malandain Ballet Biarritzen 'La Pastorale': edertasuna, boterea eta sentsualitatea oholtza gainean

Frantziar konpainiak Thierry Malandain bere zuzendariaren koreografia aurkeztuko du Baluarte Fundazioaren 20220-2021 Denboraldiaren baitan

Euskadiko Orkestrak programa berria Mahlerri eskainiko dio datorren astean

Semyon Bychkov maisuak martxoaren 5ean musikagile austriarraren 4. Sinfonia zuzenduko du 18:00etan eta 20:15ean

Nafarroako Orkestrak Baluarten denboraldiko 7. programa eskainiko du martxoaren 11n eta 12an

Perry So maisuaren batutapean, orkestrak Brahms eta Dukasen obrak interpretatuko ditu. Emanaldi bikoitz honetan Iruñeko Orfeoiak hartuko du parte

Baluarte Txikik 'Got Rhythm' aurkeztuko du martxoaren 13an, ikuskizun erritmikoa Txus Eguílazen eskutik

Baluarte Fundazioaren zikloko azkenaurreko proposamena Ganbera Aretoan 18:00etan hasiko da. Sarrerak agortu dira

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información