Bihar Baluarten 'Humanity at Music' entzun ahalko da, kooperatiben soinu banda

2019ko, ekainaren 19a

Baluarteko Areto Nagusiak Fernando Velázquez musikagileak sortutako Humanity at Music - Sinfonia Kooperatiboa musika-ikuskizuna hartuko du bihar (20.00etan), Mondragón Korporazioak antolatuta. Velázquezek berak zuzenduko duen emanaldian Nafarroako Orkestra Sinfonikoa eta Nafarroako Abesbatzen Elkartearen 100 abeslari baino gehiago arituko dira, Alaikapela Abesbatza, Arturo Kanpion Abesbatza, Gizonok Voces de Hombre, Salus Abeslariak, Coral Tubala Uxoa, Coro de Tiebas, Grupo Vocal Elkhos, Goikobalu eta Paz de Ziganda Ikastolako Abesbatza taldeetakoak. Zehazki mugimendu kooperatiboari soinua jarriko dioten zortzi pieza musikal entzun ahalko dira, inoiz egin ez den bezala. Sarrerak 15 eta 10 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan, www.baluarte.com web gunean eta 902 15 00 25 telefonoan.

ampliar noticia
Fernando Velázquez musikagile eta zuzendaria.

BERRIAK BALUARTE

Bihar 'Ilargia zuzenean' filma proiektatuko da, RoofTop Cinema 2019 zikloko bigarren proposamena

Proiekzioa 22.15ean eskainiko da, jatorrizko bertsioan azpitituluekin. Emanaldirako sarrerak 6 eurotan eskura daitezke

"Lunnis de Leyenda-Supertars" musikalaren sarrerak salgai daude

Ikuskizuna hurrengo urriak 19an iritsiko da Baluartera, bira ofizial bakarran barne eta Lupita, Lublú, Lulila, Lucho eta Lucrecia izango ditu protagonistak. Sarrerak 15 eta 22 euroen artean.

Baluarteko txartel-leihatilak abuztuak 2a arte zabalik egongo dira goizez

Gainera, 23an eta 25ean, arratsaldez ere ordutegi bereziarekin zabalik egongo dira, 20.00etatik 22.30era

Baluarte Fundazioak 2019/20 Denboraldian 14 ikuskizun eskainiko ditu

Irailak 27tik ekainak 30era garatuko den ikasturte berriaren bi ardatz nagusiak dantza eta lirika izango dira

'Moon' filmak RoofTop Cinema zikloari amaiera emango dio ostegunean

Filmea Baluarteko Terrazan 22.15ean eskainiko da, jatorrizko bertsioan azpitituluekin. Sarrera, 6 eurotan

Nafarroako Orkestrak 2019/2020 Denboraldi berria aurkeztu du ‘Koloreak' lelopean

Bere abonu programazioan, orkestrak 14 kontzertu bikoitz eskainiko ditu Baluarten eta aurten Raquel Andueza sopranoa izango du artista egoiliarra

Sukaldaritza zerbitzuaren udako ordutegiak

"La Terraza" kafetegia itxita egongo da abuztuak 4ra arte eta Verduarte jatetxea, oporrak direla eta, itxita egongo da uztailak 19tik abuztuak 13ra.

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información