Bihar 'Ilargia zuzenean' filma proiektatuko da, RoofTop Cinema 2019 zikloko bigarren proposamena

2019ko, uztailaren 22a
Baluarteko terrazak 2014ko udaran abian jarritako RoofTop Cinema zikloaren edizio hontako bigarren hitzordua hartuko du bihar, asteartea: Ilargia zuzenean (2000) filma ikusi ahalko da, Rob Sitchek zuzenduta eta Sam Neill aktorea protagonista duena. Tripulatutako lehen espazio-ontzia ilargiratzearen 50. urteurren honetan, zikloak gogora ekarriko du zinemak gizakion amets horri egin zion ekarpena. Baluartek eta Nafarroako Filmotekak sustatzen duten zine-ziklo honen baitan gurean ikusi ahalko den proiekzioa, komedia doinuan, bertsio originalean eskainiko da, gaztelerazko azpitituluekin, gaueko 22.15ean hasita. Sarrerak 6 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan, www.baluarte.com web gunean eta 902 15 00 25 telefonoan. Gainera, 2019ko RoofTop Cinema zikloari amaiera emateko, hilak 25ean, ostegunarekin, Moon (2009) proiektatuko da Baluarteko terrazan.
 
UZTAILAK 23 ASTEARTEA - 22:15ETAN
Ilargia zuzenean
(The Dish, 2000)
 
Zuzendaria: Rob Sitch. Gidoia: Rob Sitch, Santo Cilauro, Tom Gleisner, Jane Kennedy. Musika: Edmund Choi. Argazkiak: Graeme Wood (k). Antzezleak: Sam Neill, Kevin Harrington, Tom Long, Patrick Warburton, Genevieve Mooy, Tayler Kane, Bille Brown, Roy Billing, Andrew S. Gilbert, Lenka Kripac, Matthew Moore, Eliza Szonert, John McMartin, Carl Snell. Iraupena: 93 minutu. Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin.
 
Ilargia zuzenean filmak Australiako teleskopio erraldoi baten istorioa kontatzen du, mila tonakoa eta futbol-zelai baten tamainakoa. Azken batean, hego-hemisferioko antena paraboliko handiena. Aipatutako tresna hori gizakia Ilargira lehenbiziko aldiz iritsi zeneko une historikoa emateko erabili behar zen. Egiatan, NASAk Goldstonen (Kalifornia) zuen hargailu nagusiaren euskarria izan behar zuen, baina, borrokarako ezgai utzi zuen istripu baten aurrean, mundu osoak gizakion lehen urratsak satelitean telebistaz ikusteko itxaropen bakarra bihurtu zen Australiako teleskopioa. 
 
Teleskopio erraldoi hori 1969ko uztailean zuzendu zuten hiru zientzialari australiarren eta astrofisikari iparramerikarraren eguneroko bizimoduan ardazten da gidoia –errutinak, jeloskortasuna, maitasuna, estualdiak, balentriak…–, eta, bide batez, abeltzainen herri txiki horretan halako ekitaldi batek sorrarazi zituen ilusioak irudikatzen ditu. Australiako lehen ministroa eta Ameriketako Estatu Batuetako enbaxadorea bera ere izan ziren bertan. 
 
“Komedia pozgarria, gozamen bizia, kutsatzen den lasaitasunez betea, ezin gatzdunagoa, zuhurra eta solidarioa, zoriona ematen duena ikusteak, Frank Capraren komedia solidario eta optimista zahar eta betierekoen eta Londresko Ealing auzoko estudio ospetsuetako gauza miragarri izugarrien arteko bide erdian kokatuta baitago”. (Ángel Fernández Santos: Diario El País)
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Jorge Drexler eta Rocío Márquez abeslariek gaur gauean kontzertua eskainiko dute Baluarten

Aquellos puentes sutiles izenburuarekin, elkar-topaketa hau Flamenco Jaialdiaren laugarren hitzordua izango da

Baluartek 'Navarra Film Commission - 10 urte' erakusketa hartzen du irailak 17ra arte

Nafarroako lokalizazio ezberdinak sustatzen dituen erakusketa ibiltaria atondo nagusian bisita daiteke

Flamenko abangoardistena Rocío Molina dantzariaren eskutik helduko da bihar Baluartera

Ematasunaren inguruan gogoeta egiten duen Caída del cielo ikuskizuna aurkeztuko du, Areto Nagusian 21.00etan

Curro Albaicínek 'Granadako Zambrak eta Sacromonteko Flamenkoak' hitzaldia eskainiko du gaur

Granadar flamenko-kantari eta dantzariak bere memoriaren ateak zabalduko ditu Arte Flamenkoari buruzko Jardunaldien hirugarren hitzorduan

Flamenco on Fire Jaialadia dela eta, Baluarteko txartel-leihatilak ordutegi berezia izango du

Abuztuak 20tik 24ra, txarteldegia zabalik egongo da 11.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 21.00etara, eta hilak 25ean, 17.00etatik 21.00etara

Baluarte Fundazioaren 2019 – 2020 Denboraldirako abonu oso berriak salgai daude jada

Baluarte Gaztea eta Baluarte Ganbera programen abonamenduak ere eskura daitezke

Navarros Influencers 2019 hitzordurako sarrerak salgai daude

Azaroak 9an izango den ekitaldian Judith Jaso, Hey Zulu, Fernando Jaso, Ahikar Azcona, Javier Erro, Paul Alone, Sandra Fuente eta Amaia Izar arituko dira

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información