Conecta Fiction-en hirugarren jardunaldia herrialde gonbidatu Txile eta Italiari eskainita egongo da

2019ko, ekainaren 19a

Baluartek Conecta Fiction 3 biltzarraren hirugarren jardunaldia hartzen du gaur, goizez eta arratsaldez. Telebista fikzio-ekoizpenen nazioarteko bilgune, Europa eta Amerikaren arteko talentu-trukea sustatzen duen hitzordu honek gaur arreta jarriko du herrialdi gonbidatuetan: Txile eta Italia. Zehazki, bi herrialde hauetan industriaren egoera zein den aztertuko dute hitzorduko parte-hartzaileek. Gaurko programazioaren baitan, gainera, hainbat panel egongo dira, besteak beste, Haur eta gazte fikzioak aztertuko duena edo Koprodukzioak eskualde-telebistekin: bertako kontsumotik, kontsumo orokorrera izenekoa. Bestalde, Koprodukzio perfektua: errealitate edo fikzioa? lelopean tailerra egongo da eta Aurora Guerra ekoizle exekutibo eta gidoilariak eskola magistrala eskainiko du. Eta egunari amaiera emanez, arratsaldeko 20.00etan Conecta Fiction 3. edizioaren Sari Banaketa egongo da, Manuel Feijóo aktoreak aurkeztuta, eta, ondoren, Monzón telesailaren espainiar estreinaldia, atzo gertatu bezala, emanaldian publikoaren emozioak neurtuko direla.

Estreinaldirako sarrera doakoa da baina derrigorrezkoa da aurrez gonbidapena jasotzea HEMEN.


PROGRAMA OSOA IKUSI

ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

‘Enperadorearen jantzi berria’ ikuskizuna Baluarten abenduak 27an eta 28an taularatuko da

Nafarroako Ganbera Operak eta Baluarte Fundazioak sustatuta, emanaldiak antzerkia, musika eta dantza uztartzen ditu. Bi emanaldiak 19.30ean izango dira

Edgar Moreau biolontxelistak Prokofieven ‘Sinfonia kontzertantea’ eskainiko du bihar eta etzi NOSrekin batera

Yves Abelek zuzenduko duen denboraldiko laugarren programan ere Mendelssohnen Sinfonia Eskoziarra interpretatuko du Nafarroako Orkestra Sinfonikoak

Salvador Sobral abeslariak Baluarten kontzertua eskainiko du larunbatean

2017an Eurovisión irabazi zuen honek París, Lisboa bere lan berria aurkeztuko du gurean azaroak 23an, larunbatarekin

Dantza, fado erritmora

Baluarte Envivo aldizkariak dantza garaikideko Quorum Ballet-i buruzko testua eskaintzen du. Konpainiak abenduak 8an Saudade/Back to fado aurkeztuko du Areto Nagusian

Igor Moiseyeven Balletak ‘Munduko herrien dantzak’ aurkeztuko du datorren astean

Errusiar konpainiak azaroak 28an, ostegunarekin, emanaldia eskainiko du Baluarten arratsaldeko 20.00etan

José Luis Peralesek Baluarten irailak 26an eskainiko duen kontzerturako sarrerak salgai daude

Abeslariak Baladas para una despedida izeneko birarekin bere musika-ibilbidea amaituko du. Txartelak 40 eta 70 euro bitartean eskura daitezke

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak kontzertu batekin 2020 urteari ongietorria emango dio urtarrilak 4an

Iruñeko Gaiteroak emanaldiko lehenengo atalean izango protagonistak eta bigarrenean, zinema-musika. Sarrerak salgai daude jada

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información