‘El Guardaespaldas’ musikala azaroan helduko da azkenik Baluartera

2020th, maiatzaren 27a
Baluarteko Areto Nagusiak El Guardaespaldas musikalaren zazpi emanaldi hartuko ditu heldu den azaroan, 18tik 22ra hain zuzen ere. Hasiera batean ekainaren 10etik 14ra aurreikusita zegoen ikuskizuna Londresko West End-en egonaldi arrakastatsuaren ostean dator Espainiatik egiten ari den biraren baitan. Baluarteko emanaldietan Octavi Pujades (Frank) eta Chanel Terrero y Khaoula Bouchkhi (Rachel) izango ditu protagonistak. Ez dira faltako I Will Always Love You abesti gogoandarria -kanta hura emakumezko baten singlerik salduena izan zen-, eta I wanna dance with somebody, Run to you edo I have nothing kantak.
 
Sarrerak 29 eta 55 euro bitartean www.baluarte.com web-orrian eskura daitezke. Ekainerako erositako sarrerak data berrirako balio dute, eserlekua, asteko eguna eta ordutegi berdina mantenduz. Halere, sarreren zenbatekoaren itzulketa abian dela jakinarazten da. Internet bidez erositako sarreren itzulketa egiteko, baluarte@baluarte.com helbidera email bat bidali beharra dago, urriaren 19a baino lehen, sarreraren zenbakia atxikituz. Eta txartel-leihatilaren kasuan, Baluartek ateak berriz zabaltzen dituenean.
 
Kevin Costner eta Whitney Houston protagonista izan zituen izen bereko (euskaraz Bizkartzaina) filman oinarrituta, musikal honek Rachel Marron pop superizar handiaren historia biltzen du: dei anonimo eta mehatxagarriak jasotzen hasiko da eta, ondorioz, segurtasunean aditua den Frank Farmer bizkartzain kontratatuko du. Pixkanaka elkarren artean maitasuna sortuko da...
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Izarok Baluarten kontzertua eskainiko du azaroaren 13an

Osasun-larrialdia dela eta bertan behera geratutako emanaldirako sarrerak data berrirako balio dute

‘El Guardaespaldas’ musikala azaroan helduko da Baluartera

Octavi Pujades, Chanel Terrero eta Khaoula Bouchkhi protagonistak izango dituen ikuskizuna ekainaren 10etik 14ra aurreikusita zegoen. Sarrerak data berrietarako balio dute

2020ko Flamenco On Fire Jaialdiak lau kontzertu handi ekarriko ditu Baluartera abuztuaren 27tik 30era

Areto Nagusian ospatuko diren hitzorduak izango dira: Vicente Amigo (27), Farruquito (28), Pitingo (29) eta Chano Domínguez Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin (30)

Dani Martínezen umorea eta inprobisazioa Baluartera helduko dira azaroaren 7an

No os preocupéis... ¡Ya lo digo yo! ikuskizuna aurkeztuko du. Sarrerak 18 eta 22 euro bitartean eskura daitezke

Lizarrako Antzinako Musikaren Asterako sarrerak salgai Baluarteko leihatilan eta web-orrian

Irailaren 5etik 12ra ospatuko den 51. ediziorako sarrerak 12 eurotan eskura daitezke, 6 eurotan gazte txartelarekin

Baluarteko txartel-leihatila itxita egongo da abuztuaren 2tik 16ra

Hilak 17tik aurrera ohiko ordutegia berreskuratuko du, goizez eta arratsaldez

Euskadiko Orkestrak 2020-2021 denboraldi berrian 10 kontzertu eskainiko ditu Baluarten

Denboraldian izen bakar eta berezkoarekin aurkeztuko da orkestra eta kontzertuek ordutegi berria izango dute. Gainera, emanaldien datak gerturatu ahala salgai jarriko dira sarrerak

 
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información