Baluarteko Areto Nagusiak Enperadorearen jantzi berria ikuskizunaren taularatzea hartuko du heldu den abenduak 27an eta 28an, arratsaldeko 19.30ean, Nafarroako Ganbera Operak eta Baluarte Fundazioak sustatuta. NGOk Iñigo Casalí musikagile nafarrari eskatutako opera komikoa da, Pablo Valdesek gaztelaniaz idatzitako testuaren gainean. Zehazki, abeslari, aktore eta dantzariek enperadore baten istorioa kontatuko digute, zeinak arropa hain zuen gustuko, ezen diru guztia jantzi berrietan xahutzen zuen, erresumako beste inor kontuan hartu gabe. Musika Nafarroako Orkestra Sinfonikoak interpretatuko du zuzenean, Iñigo Casalik berak zuzenduta.
Sarrerak 15 eta 20 eurotan eta 30 urtetik beherakoek 10 eta 15 eurotan eskura daitezke. Gainera, pack familiarra 45 eta 63 eurotan salgai dago, eta beherapen bereziak daude NGOko bazkideentzat, 10 eurotan, eta 10 pertsonatik gorako taldeentzat, sarreran %20eko deskontuarekin. Txartelak ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web-orrian.
Donostiako idazleak urtarrilaren 17an gizakiaren alde ilunenari buruzko mahai-inguru batean parte hartuko du
Manuel Hernández-Silvaren batutapean, Nafarroako Orkestrak Beethovenen 2. Sinfoniarekin osatuko du programa. Kontzertua larunbatean Tuteran errepikatuko da
Abenduak 21ean, larunbatarekin, 20.00etan hasiko den emanaldian 80. hamarkadako banda mitikoak Mi paraíso disko berria aurkeztuko du
Abenduak 20an ostiralarekin izango den emanaldian, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta sei nafar korutako 150 ahotsek baina gehiagok hartuko dute parte
Nafarroako Ganbera Abesbatzaren Encantando Denboraldiko emanaldia abenduaren 22an izango da
Talde nafar honek Sarasate, Capricho Flamenco programa eskainiko du, 12.30ean Ganbera Aretoan
Gaztelaniaz (17:00) eta euskaraz (18:30) taularatuko den ipuin-musikal honetan toy pianoak, musika-laukotea eta narratzailea izango dira protagonistak
Caroline Collierrek zuzenduta, 60 musikari baino gehiago arituko dira Txaikovski, Saint-Saëns, Rachmaninov eta Rossiniren obrak interpretatzen