Errusiako Kosakoak Estatu Dantza-Antzokiak 'Kondaira kosakoak' Baluartera ekarriko ditu larunbatean

2019ko, apirilaren 23a
Errusiako Kosakoen Dantza eta Antzerki Talde Estatalak Kondaira kosakoak ikuskizuna eskainiko du Baluarten larunbatean, arratsaldeko 20.00etan. Ez da dantza-ikuskizuna bakarrik, ezta folklore erakustaldi xumea ere. Kondaira kosakoak eskuzabaltasun handiko herri baten arimaren erakusgarri da, mendeetan zehar dena eman duenarena, trukean ezer gutxi eskatu gabe, salbu eta beren nortasunari eustea eta Aberriarekiko betebeharra. Sarrerak 18 eta 35 euro bitartean ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan, 902 15 00 25 telefonoan eta www.baluarte.com web-orrian.
 
Ikuskizun honetan berrogei dantzari eta abeslari izango ditugu Ivan Gromakov Ivanovic koreografia-zuzendariaren zuzendaritzapean. Gromakov Stavropol-eko eskualde zabaleko ohitura eta kulturak gehien hedatu dituen pertsona dela diote. Errusiako kosakoen baletak hirurogei ikuskizun baino gehiago ditu eta koreografiek eragin handia dute ikusleengan, berehala helarazten diete daukaten indarra. Akrobazia handietan, borroketan, amodiozko dantzetan eta dantza erakustaldietan maisutasun handiz erakusten dituzte beraien gaitasunak. Ugariak dira jauzi hirukoitzak, takoietan birak, daga-dueluak, ezpata-jauziak eta abar luze bat.
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Iruñeko Flamenko Artearen VI. Jardunaldiak programaren baitan bost hitzordu hartuko ditu Baluartek

Abuztuaren 21etik 25era, Baluarten lau hitzaldi eta mahai-inguru bat egongo dira

Zientzia ikuskizuna bezala Baluartera helduko da larunbatean Naukas Pamplona jardunaldiarekin

Beste munduak lelopean, programaren baitan hitzaldi dibulgatzaile laburrak egonen dira

Farruquitok datorren astean Baluarte Fundazioaren denboraldia itxiko du

Bere ibilbidearen une aipagarrienak laburtzen dituen ikuskizun autobiografiko berria aurkeztuko du ekainak 1ean, larunbata

Baluartek ScienceEkaitza Nafarroako II. Gala Zientifikoa hartuko du ekainak 27an

Hitzordu honek maila goreneko zientzia eta teknologia nafar gizarteari hurbilduko dio

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak 18/19 Denboraldiari agur esango dio datorren astean

Maiatzak 30ean eta 31n NOSk eskainiko dituen kontzertuetan Iruñeko Orfeoiak hartuko du parte eta Brahms eta Beethoven interpretatuko ditu

Pablo Ferrándezek EOSrekin debuta egingo du maiatzak 28an Dvorak-en Biolontxelorako kontzertua interpretatuz

Euskadiko Orkestraren maisu titular Robert Treviñok Elgarren 2. Sinfonia zuzenduko du bigarren atalean

Dani Mateo, J.J Vaquero eta Raúl Cimas komikoen umorea Baluartera helduko da igandean

Elkarrekin Nunca os olvidaremos emanaldia aurkeztuko dute, bertan gizatasunaren historiaren ezezagun handiari erantzuna bilatzen saiatuko direla

Erriberriko Antzerki Jaialdirako sarrerak Baluarteko leihatilan eta web-orrian salgai daude jada

Jaialdia uztailaren 19tik abuztuaren 3ra izango da eta momentuz La Cavan eta Karpan programatutako emanaldietarako eskura daitezke

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información