Farruquitok datorren astean Baluarte Fundazioaren denboraldia itxiko du

2019ko, maiatzaren 21a
Juan Manuel Fernández Montoya ‘Farruquito' Baluarten bueltan izango dugu heldu den astean, ekainak 1ean (20.00etan), Baluarte Fundazioaren 2019-2020 Denboraldiari amaiera emanez, publikoak taula-gainean artistaren izen bera daraman azkeneko ekoizpena ikusteko aukera izango duela. Farruquito proiektuan bere “alde pertsonalena” erakusten du dantzariak: “Musikari eta flamenkoko dantzari gisa ditudan kezka eta ardura guztiak kontatzen ditu. Lan originala da letrari, musikari eta koreografiari dagokionez. Cante-a, gitarra, perkusioa, talde flamenkoko musikariak dira kontzertuko protagonistak eta ez dira aritzen lagungarri soil gisa”.
 
The New York Times egunkariak “mende berriko flamenkoko dantzari onentzat” jo duen Farruquitok honako artistak izango ditu lagun Baluarteko eszenatoki nagusian: Gema Moneo, flamenko-dantzaria; Mari Vizárraga eta María Mezcle, flamenko-kantariak; Ezequiel Montoya Jiménez ‘Chanito’, flamenko-kantaria; Yerai Cortés, gitarrista; Juan Parrilla, flautista; Manuel Lozano ‘Lolo’, perkusionista; Antonio Moreno Fernández ‘Polito’ eta Juan Antonio Fernández Montoya ‘Barullo’, dantza eta palmak; eta Melchor Borja Santiago, pianoa eta baxua.
 
Emanaldirako sarrerak 34, 24 eta 16 eurotan eta 30 urtetik beherakoentzat 27, 19 eta 13 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan, www.baluarte.com web-orrian eta 902 15 00 25 telefonoan. Gainera, emanaldia baino hiru egun lehenagotik 30 urtetik beherakoek sarrerak 10, 7 eta 5 eurotan eskuratu ahal dituzte (soilik leihatilan).
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Bihar Baluarten 'Humanity at Music' entzun ahalko da, kooperatiben soinu banda

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta Nafarroako Abesbatzen Elkarteko 150 abeslarik Fernando Velázquezek hitzordurako sortutako zortzi piezak interpretatuko dituzte

Antonio Orozco abeslariak Baluarten kontzertua eskainiko du larunbatean

Bartzelonako abeslariaren emanaldirako sarrerak 35 eta 45 euro bitartean eskura daitezke

Conecta Fiction-en hirugarren jardunaldia herrialde gonbidatu Txile eta Italiari eskainita egongo da

Egunari amaiera emanez, Conecta Fiction 3. edizioaren Sari Banaketa eta Monzón telesailaren espainiar estreinaldia izango dira

Sanferminetako su artifizialen jaurtiketa Baluarteko Terrazatik ikusteko sarrerak salgai daude

Sarrerak soilik Baluarteko txartel-lehiatilan 18 eurotan eskura daitezke eta 20 pertsonatik gorako taldeentzat, 15 eurotan (soilik leihatilan)

Nafarroako Abesbatzen Elkartearen Abesbatza Lirikoak Baluarten kontzertua eskainiko du larunbatean

Euskal opera, errusiar opera: berriz elkartzea programa Ganbera Aretoan 20.00etan izango da

Erriberriko Antzerki Jaialdirako sarrerak, salgai Baluarteko leihatilan eta web-orrian

Antzerki klasikoan oinarritzen den jaialdiaren 20. edizioa uztailaren 19tik abuztuaren 3ra izango da

Baluartek Sanferminetako Kantu Zaharren Bazkaria hartuko du uztailaren 12an

Tradiziozko euskal festa honetan bazkaria egongo da eta bazkalondoan mahai-lagunek kantu zaharrak abestuko dituzte. Sarrerak 60 eurotan eskura daitezke

'Baluarte Envivo' aldizkariaren azken edizioa kalean da jada

Abuztuan VI. Flamenco on Fire Jaialdiaren baitan Baluarten ikuskizuna eskainiko duten artista handiak dira argitalpenaren azalaren protagonistak

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información