Francesca Sassu sopranoak Belliniren 'Norma' operan Lianna Haroutounian ordezkatuko du otsailaren 7an eta 9an

2020th, urtarrilaren 22a
Francesca Sassu soprano italiarrak Vincenzo Belliniren Norma operan Lianna Haroutounian armeniar soprano entzutetsua paper nagusian ordezkatuko du Baluarte Fundazioak 2019/20 Denboraldiaren baitan otsailaren 7an eta 9an eskainiko dituen bi emanaldietan. "Gaixotasuna dela eta", Haroutounianek bertan behera utzi behar izan du Baluarten iragarritako ikuskizunean parte-hartzea. 
 
Norma-ren rola interpretatuko duen Francesca Sassurekin batera, eszenatokian ere Susana Cordón sopranoa (Adalgisa), Sergio Escobar tenorra (Pollione) eta Simón Orfila baxu-baritonoa (Oroveso) arituko dira paper nagusienetan. Italiako bel cantoaren gailur eztabaidaezina, Baluarten izango dugun Operaren Kanariar Lagunen Elkartearen ekoizpen honen eszena-zuzendaritza Mario Pontiggia argentinarrak sinatzen du. Norma operan Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta AGAOren abesbatzak hartuko dute parte, denak José Miguel Pérez-Sierraren zuzendaritzapean arituko direla.
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Baluarte Cámara zikloa Raquel Anduezaren 'El baile perdido' kontzertuarekin bihar hasiko da

Berreskuratutako XVII. mendeko dantza eta kantuak interpretatuko dituzte soprano nafarrak eta La Galanía taldeak

India Martínez abeslariak datorren astean kontzertua eskainiko du Baluarten

Kordobako abeslariak Palmeras disko berria aurkeztuko du martxoak 7an

Izarok Baluarten kontzertua eskainiko du martxoaren 28an

Artista bizkaitarrak Limones en invierno disko berria aurkeztuko du Areto Nagusian, arratsaldeko 20:30ean

Raquel Anduezaren 'El baile perdido'

Soprano nafarrak Baluarte Cámara zikloari hasiera emango dio otsailak 26an La Galanía bere taldearekin batera

Baluartek ‘West Side Story’ musikalaren sei emanaldi hartuko ditu aste honetan

Osteguneko saioa 20:00etan izango da; ostiralean eta larunbatean, 18:00etan eta 22:00etan; eta igandean, arratsaldeko bostetan

Baluartek Arkitektura eta Gizartearen Nazioarteko VI. Biltzarra hartuko du ekainean

Nahi dugun hiria lelopean, mundu osotik helduko diren partaideek hiriaren errealitatea eta etorkizuna ikuspuntu ezberdinetatik aztertuko dute hilak 10etik 12ra

Nafarroako Ganbera Operak Baluarten 'Let's Opera' aurkeztuko du larunbatean, opera publiko gazteari gerturatzeko ikuskizuna

Opera aria entzutetsuak rap musika, perkusioa, argia, soinua, irudia eta dantzarekin elkartuko dira Mezanina Aretoan. Sarrera doakoa da

Martxoaren 2tik 7ra ospatuko den Punto de Vista Jaialdirako sarrerak salgai daude jada

Jaialdiaren baitan egingo diren proiekzioetarako eta ekitaldietarako sarrerak jada eros daitezke, online edo Punto de Vistaren egoitza nagusia izango den Baluarteko leihatilan

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información