Igor Moiseyeven Balletak ‘Munduko herrien dantzak’ aurkeztuko du datorren astean

2019ko, azaroaren 18a
Baluarteko Areto Nagusiak Munduko herrien dantzak ikuskizuna hartuko du heldu den astean, azaroak 28an (20.00etan), nazioartean ezaguna den Igor Moiseyeven Balletaren eskutik. Emanaldian, errusiar konpainiako artistek ikuslea munduko festen inguruko bidai batera eramango dute eta bakoitzaren emozioak askaraziko dituzte. Balleteko eszena bakoitza ikusleen arima aberastuko duten irudi koloretsuz beteta egongo da. Sarrerak 18, 28 eta 42 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web-orrian.
 
Igor Moiseyeven Balleta (Igor Moiseyev State Academic Ensemble of Popular Dance), 1937an sortu zuen XX.mendeko koreografo onenetariko honek eta Errusiarentzat balio handia duen konpainia bat da. Igor Moiseyev (1906, Kiev – 2007, Mosku) dantza herritarren munduko lehenengo talde profesionalaren sortzailea izan zen. Bertan, folklorean hain ohikoak diren poza eta inprobisazioa batu zituen dantza eszenikoaren arau zorrotzekin. Arte eszenikoaren genero berri bat sortu zuen: Dantza Eszeniko Herrikoia eta nazioarteko Kulturaren Ondare bilakatu zuen.
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Baluartek Punto de Vista Jaialdia hartuko du martxoaren 2tik 7ra

NICDOk bigarrenez antolatzen duen Nafarroako Zine Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren XIV. edizioa Oskar Alegriaren Zumiriki filmarekin zabalduko da

‘Enperadorearen jantzi berria’ ikuskizuna abenduak 27an eta 28an helduko da Baluartera

Nafarroako Ganbera Operak eta Baluarte Fundazioak sustatuta, emanaldiak antzerkia, musika eta dantza uztartzen ditu. Bi emanaldiak 19.30ean izango dira

'Baluarte Envivo' aldizkariaren azken edizioa kalean da jada

Baluarte Fundazioaren denboraldiaren baitan izango dugun Norma opera argitalpenaren azalaren protagonista da

Pamplona Negra Jaialdiak gonbidatuen zerrendan gehitu du Ibon Martin

Donostiako idazleak urtarrilaren 17an gizakiaren alde ilunenari buruzko mahai-inguru batean parte hartuko du

Nafarroako Orkestrak Beatriz Díaz sopranoaren laguntza izango du denboraldiko 5. kontzertuan bihar eta etzi

Manuel Hernández-Silvaren batutapean, programan Mozart eta Beethovenen obrak interpretatuko ditu NOSk. Kontzertua larunbatean Tuteran errepikatuko da

Baluartek Los Secretos taldearen kontzertua hartuko du heldu den astean

Abenduak 21ean, larunbatarekin, 20.00etan hasiko den emanaldian 80. hamarkadako banda mitikoak Mi paraíso disko berria aurkeztuko du

‘Zirku hegalaria’ larunbatean helduko da gurera, Baluarte Txiki zikloko bigarren proposamenarekin

Gaztelaniaz (17:00) eta euskaraz (18:30) taularatuko den ipuin-musikal honetan toy pianoak, musika-laukotea eta narratzailea izango dira protagonistak

Jazzy Leap-ek ‘Christmas in Harlem’ eguberri-kontzertua Baluartera ekarriko du datorren astean

Nafarroako Ganbera Abesbatzaren Encantando Denboraldiko emanaldia abenduaren 22an izango da  

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información