José Luis Peralesek Baluarten irailak 26an eskainiko duen kontzerturako sarrerak salgai daude

2019ko, azaroaren 19a

José Luis Perales abeslariak bere musika-ibilbide oparotsuari agur esango dio Baladas para una despedida izeneko birarekin; eta horren baitan Baluarteko Areto Nagusian emanaldia eskainiko du heldu den 2020ko irailak 26an, arratsaldeko 20:00etan. Agurra ere, Mirándote a los ojos argitalpenaren plazaratzearekin batera dator: 3 diskoz eta berrargitaratutako 35 abestiz osatutako bilduma, Pablo Peralesek ekoiztuta. Disko bakoitzak izen propioa du: Recuerdos-ek bere arrakasta handienetako hamabost biltzen ditu; Retratos izenekoak beste batzuentzat idatzitako edo beste artistek bertsionatutako hamar abesti biltzen ditu; eta, azkenik, Melodías perdidas diskoa, egileak bereziki maite dituen hamar kantuz osatutakoa. Baluarteko kontzertuan Marinero de luces, ¿Y cómo es él? edo Qué no daría yo bezalako abesti ezagunak entzuteko aukera izango du publikoak, baita abesti ez hain ezagunak direnak ere.

Sarrerak 40 eta 70 euro bitartean ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web-orrian.

ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Baluartek Punto de Vista Jaialdia hartuko du martxoaren 2tik 7ra

NICDOk bigarrenez antolatzen duen Nafarroako Zine Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren XIV. edizioa Oskar Alegriaren Zumiriki filmarekin zabalduko da

‘Enperadorearen jantzi berria’ ikuskizuna abenduak 27an eta 28an helduko da Baluartera

Nafarroako Ganbera Operak eta Baluarte Fundazioak sustatuta, emanaldiak antzerkia, musika eta dantza uztartzen ditu. Bi emanaldiak 19.30ean izango dira

'Baluarte Envivo' aldizkariaren azken edizioa kalean da jada

Baluarte Fundazioaren denboraldiaren baitan izango dugun Norma opera argitalpenaren azalaren protagonista da

Pamplona Negra Jaialdiak gonbidatuen zerrendan gehitu du Ibon Martin

Donostiako idazleak urtarrilaren 17an gizakiaren alde ilunenari buruzko mahai-inguru batean parte hartuko du

Nafarroako Orkestrak Beatriz Díaz sopranoaren laguntza izango du denboraldiko 5. kontzertuan bihar eta etzi

Manuel Hernández-Silvaren batutapean, programan Mozart eta Beethovenen obrak interpretatuko ditu NOSk. Kontzertua larunbatean Tuteran errepikatuko da

Baluartek Los Secretos taldearen kontzertua hartuko du heldu den astean

Abenduak 21ean, larunbatarekin, 20.00etan hasiko den emanaldian 80. hamarkadako banda mitikoak Mi paraíso disko berria aurkeztuko du

‘Zirku hegalaria’ larunbatean helduko da gurera, Baluarte Txiki zikloko bigarren proposamenarekin

Gaztelaniaz (17:00) eta euskaraz (18:30) taularatuko den ipuin-musikal honetan toy pianoak, musika-laukotea eta narratzailea izango dira protagonistak

Jazzy Leap-ek ‘Christmas in Harlem’ eguberri-kontzertua Baluartera ekarriko du datorren astean

Nafarroako Ganbera Abesbatzaren Encantando Denboraldiko emanaldia abenduaren 22an izango da  

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información