'Lehen gizakiak ilargian' filmak RoofTop Cinema zikloari hasiera emango dio bihar Baluarteko terrazan

2019ko, uztailaren 17a
Iragan 2014ko udaran abian jarritako Rooftop Cinema zikloa Baluarteko terrazara itzuliko da bihar Lehen gizakiak Ilargian (First Men In The Moon, 1964) filmarekin, B serieko zientzia-fikziozko zinemari omenaldi egiten diona. Izan ere, tripulatutako lehen espazio-ontzia ilargiratzearen 50. urteurren honetan, zikloak gogora ekarriko du zinemak gizakion amets horri egin zion ekarpena hiru filmerekin: hasteko, espaziora bidaia hori baino lehenago egindako filma oroituko da; bigarren hitzordua, Ilargia zuzenean (The Dish, 2000), komedia doinuan helduko da gurera uztailak 23an; eta, azkenik, thriller ukitua duen fikziozko Moon (2009) filma uztailak 25ean ikusi ahalko da. Hiru luzemetraiak bertsio originalean eskainiko dira, gaztelerazko azpitituluekin, gaueko 22.15ean hasita. Sarrerak 6 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan, www.baluarte.com web gunean eta 902 15 00 25 telefonoan. Hiru filmetarako abonua 15 eurotan ere salgai dago, baina soilik txartel-leihatilan.
 
 
Uztailak 18 osteguna - 22:15etan
LEHEN GIZAKIAK ILARGIAN
(First Men In The Moon, 1964)
 
Zuzendaria: Nathan Juran / Gidoia: Jan Read, Nigel Kneale (Eleberria: H.G. Wells) / Argazkiak: Wilkie Cooper (k) / Musika: Laurie Johnson / Antzezleak: Edward Judd, Martha Hyer, Lionel Jeffries, Miles Malleson, Norman Bird, Gladys Henson, Hugh McDermott, Betty McDowall, Peter Finch, Laurence Herder, Sean Kelly, Marne Maitland / Iraupena: 103 minutu. Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin
 
Estatubatuar astronauten talde batek Ilargira iristea lortuko du historian lehenbiziko aldiz. Britainiarren bandera bat eta Ilargia Victoria erreginak jada konkistatu duela adierazten duen dokumentu bat aurkitzeak, ordea, taldea harrituta utziko du. Lurrean, ikertzaile-talde batek gizon bat aurkituko du, zeinak ziurtatzen duen berak, andregaiak eta zientzialari batek Ilargira bidaiatu zutela 65 urte lehenago, eta saiatuko da Lurraren satelitera inor itzultzea eragozten, han dauden arriskuengatik. 
 
Film hau H. G. Wellsen eleberrian oinarrituta dago, eta gizakia Ilargira iritsi baino lehen egin zuten. Oinarrizko trukaje batekin –baina era berean eraginkorra– eta eragin bereziekin eginda dago, Ray Harryhausenek sortu eta gauzatutakoekin. Espezialitate honetako maisua izan zen AEBetako zineman. Zientzia-fikziozko generoaren B seriearen paradigma, Lehen gizakiak Ilargian lanaren merezimenduak bere trikimailu errudimentarioen gainetik daude eta egileen irudimenean bilatu behar dira. Izan ere, egile horiei entretenitzeko eta istorioak asmatzeko gaitasuna aitortu behar zaie.
 
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Joana Meloren fadoak eta Quorum Ballet konpainiaren dantzak Baluarten bat egingo dute gaur arratsaldean

Saudade/Back to fado ikuskizuna 19:00etan hasiko da Baluarte Fundazioaren denboraldiaren baitan

‘Trenera igo!’ erakusketa zabalik egongo da gaur goizez eta arratsaldez

Erakusketa hilak 14an eta 15ean zabalduko da berriro, eta abenduaren 21etik aurrera egunero urtarrilak 5era arte

Baluarte Txiki zikloa datorren astean ‘Zirku hegalaria’ ikuskizunarekin bueltatuko da

Abenduaren 14an taularatuko den ipuin-musikal honetan toy pianoak, musika-laukotea eta narratzailea izango dira protagonistak

‘Expo-Wars’ erakusketa Baluarten urtarrilak 12ra arte bisita daiteke

Star Wars zinema sagaren inguruko bilduma pribaturik handienetakoa den erakusketa 11:00etatik 20:00etara dago irekita

Beatriz Díaz sopranoak Mozart eta Beethovenen kontzertu ariak eskainiko ditu NOSren 5. emanaldian abenduaren 12an eta 13an

Manuel Hernández-Silvaren batutapean, Nafarroako Orkestrak Beethovenen 2. Sinfoniarekin osatuko du programa. Kontzertua hilak 14an Tuteran errepikatuko da

Ohiko Jaiotzen erakusketa Baluarteko Erakuskera Aretoan bisita daiteke

Iruñeko Jaiotzazale Elkarteak antolatuta, erakusketa zabalik egongo da urtarrilak 6ra arte, 10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 21:00etara

Jazzy Leap-ek ‘Christmas in Harlem’ eguberri-kontzertua ekarriko du abenduaren 22an Baluartera

Nafarroako Ganbera Abesbatzaren Encantando Denboraldiko emanaldia 19:00etan hasiko da. Sarrerak, 10 eurotan  

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información