'Moon' filmak RoofTop Cinema zikloari amaiera emango dio ostegunean

2019ko, uztailaren 22a
Baluarteko terrazak 2014ko udaran abian jarritako RoofTop Cinema zikloaren aurtengo hirugarren eta azken hitzordua hartuko du ostegunean, hilak 25ean: Duncan Jones-en zuzendaritza eta gidoia duen Moon filma, rol nagusian –eta ia bakarrean– Sam Rockwell aktorea duela. Moon, hainbat sari eta izendapen (Bafta, Sitgesko Jaialdia, Gaudí Sariak…) jaso dituen thriller ukituko fikziozko izenburua da. Honekin, eta edizio honetan programatutako beste bi izenburuekin, lehen espazio-ontzia ilargiratzearen 50. urteurrena dela eta, Roof Top Cinema zikloak gogora ekarri nahi izan du zinemak gizakion amets horri egin zion ekarpena.
 
Baluartek eta Nafarroako Filmotekak sustatzen duten zine-ziklo honen baitan gurean ikusi ahalko den proiekzioa bertsio originalean eskainiko da, gaztelerazko azpitituluekin, gaueko 22.15ean hasita. Sarrerak 6 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan, www.baluarte.com web gunean eta 902 15 00 25 telefonoan.
 
UZTAILAREN 25, OSTEGUNA
Moon (2009)
 
Zuzendaria: Duncan Jones. Gidoia: Duncan Jones, Nathan Parker. Argazkiak: Gary Shaw (k). Musika: Clint Mansell. Antzezleak: Sam Rockwell, Kaya Scodelario, Matt Berry, Malcolm Stewart, Benedict Wong, Dominique McElligott, Robin Chalk, Kevin Spacey. Hizkuntza: ingelesa. Iraupena: 97 minutu. Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin.
 
Sam Bell hiru urterako kontratu bat amaitzeko zorian dago, Sarang Meatze Basean, Lunar Industries Ltd. enpresak duenean. Zehazki, Ilargiaren alde ezkutuan aritzen da, Lurrean energia garbia sortzeko aurkitutako mea berri bat erauzten duen meatzaritza-enpresa horretan. Lurretik bakartuta dago Sam, zuzenean planetarekin komunikatuko lukeen satelitea konpondu aurretik enpresak beste lehentasun batzuk baititu, baina, hala ere, normaltasunez egiten du eguneroko errutina. Denbora librea ariketak egiten ematen du, grabitate baxuko giro batean bizitzeagatik giharrak atrofiatzea saihesteko, landare batzuk zaintzen, herri baten maketa osatzen eta baseak bere memorian dituen telebistako programa zaharretako batzuk ikusten, baina batez ere mezu grabatuen bidez andrearekin eta alaba txikiarekin Lurreko etxean komunikatzen. Lurraren satelitean dagoen tokia utzi baino zertxobait lehenago, ordea, ukitzen duen sekretu izugarri bat jakingo du.
 
BAFTA sariak: egile britainiarraren debut onena (Duncan Jones). 2 izendapen. British Independent Film Awards (BIFA): film onena eta zuzendari berria. 5 izendapen. Sitges: film onena, aktorea (Sam Rockwell), gidoia eta ekoizpeneko diseinu onena. NBR – National Board of Review: zuzendaritza berri onena eta aipamen berezia (Jones). Chicagoko Kritikarien Elkartea: zuzendari berri onenaren sarirako izendatua. Gaudí Sariak: Europako film onenaren sarirako izendatua.
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Joana Meloren fadoak eta Quorum Ballet konpainiaren dantzak Baluarten bat egingo dute gaur arratsaldean

Saudade/Back to fado ikuskizuna 19:00etan hasiko da Baluarte Fundazioaren denboraldiaren baitan

‘Trenera igo!’ erakusketa zabalik egongo da gaur goizez eta arratsaldez

Erakusketa hilak 14an eta 15ean zabalduko da berriro, eta abenduaren 21etik aurrera egunero urtarrilak 5era arte

Baluarte Txiki zikloa datorren astean ‘Zirku hegalaria’ ikuskizunarekin bueltatuko da

Abenduaren 14an taularatuko den ipuin-musikal honetan toy pianoak, musika-laukotea eta narratzailea izango dira protagonistak

‘Expo-Wars’ erakusketa Baluarten urtarrilak 12ra arte bisita daiteke

Star Wars zinema sagaren inguruko bilduma pribaturik handienetakoa den erakusketa 11:00etatik 20:00etara dago irekita

Beatriz Díaz sopranoak Mozart eta Beethovenen kontzertu ariak eskainiko ditu NOSren 5. emanaldian abenduaren 12an eta 13an

Manuel Hernández-Silvaren batutapean, Nafarroako Orkestrak Beethovenen 2. Sinfoniarekin osatuko du programa. Kontzertua hilak 14an Tuteran errepikatuko da

Ohiko Jaiotzen erakusketa Baluarteko Erakuskera Aretoan bisita daiteke

Iruñeko Jaiotzazale Elkarteak antolatuta, erakusketa zabalik egongo da urtarrilak 6ra arte, 10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 21:00etara

Jazzy Leap-ek ‘Christmas in Harlem’ eguberri-kontzertua ekarriko du abenduaren 22an Baluartera

Nafarroako Ganbera Abesbatzaren Encantando Denboraldiko emanaldia 19:00etan hasiko da. Sarrerak, 10 eurotan  

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información