Nafarroako Orkestra Sinfonikoak 18/19 Denboraldiari agur esango dio datorren astean

2019ko, maiatzaren 20a
Nafarroako Orkestra Sinfonikoak 2018-2019 Denboraldiari amaiera emango dio datorren astean, hilak 30ean eta 31n, osteguna eta ostirala, programazioaren XIV. kontzertuarekin, arratsaldeko 20.00etan Baluarteko Areto Nagusian. Orkestrako zuzendari titular Manuel Hernández-Silvaren batutapean, emanaldia Johannes Brahms musikagilearen hiru piezaren interpretazioarekin hasiko da; zehazki Obertura para un festival académico, opus 80; Waldnesnacht, opus 62 3. zenb., koruarentzako a cappella-n; eta Schicksalslied, opus 54, koru eta orkestrarako. Gainera, hiru partitura hauetan Iruñeko Orfeoiak hartuko du parte, Denboraldiko lehen kontzertuan egin bezala. Eta saioaren bigarren atalean, Nafarroako Orkestrak Ludwig van Beethovenen 5. Sinfonia, Do minorrean, opus 67 obrari helduko dio.
 
Sarrerak 15, 24 eta 30 eurotan eskura daitezke eta 30 urtetik beherakoek, 12, 19 eta 24 eurotan: www.baluarte.com web-orrian, Baluarteko txartel-leihatilan eta orkestrak Atarrabian dituen bulegoetan (kale Nagusia, 48). Gainera, 30 urtetik beherakoek sarrerak 5, 7 eta 9 eurotan eskuratu ahal dituzte kontzertu bakoitza baina hiru egun lehenagotik, soilik leihatilan.
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Bihar Baluarten 'Humanity at Music' entzun ahalko da, kooperatiben soinu banda

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta Nafarroako Abesbatzen Elkarteko 150 abeslarik Fernando Velázquezek hitzordurako sortutako zortzi piezak interpretatuko dituzte

Antonio Orozco abeslariak Baluarten kontzertua eskainiko du larunbatean

Bartzelonako abeslariaren emanaldirako sarrerak 35 eta 45 euro bitartean eskura daitezke

Conecta Fiction-en hirugarren jardunaldia herrialde gonbidatu Txile eta Italiari eskainita egongo da

Egunari amaiera emanez, Conecta Fiction 3. edizioaren Sari Banaketa eta Monzón telesailaren espainiar estreinaldia izango dira

Sanferminetako su artifizialen jaurtiketa Baluarteko Terrazatik ikusteko sarrerak salgai daude

Sarrerak soilik Baluarteko txartel-lehiatilan 18 eurotan eskura daitezke eta 20 pertsonatik gorako taldeentzat, 15 eurotan (soilik leihatilan)

Nafarroako Abesbatzen Elkartearen Abesbatza Lirikoak Baluarten kontzertua eskainiko du larunbatean

Euskal opera, errusiar opera: berriz elkartzea programa Ganbera Aretoan 20.00etan izango da

Erriberriko Antzerki Jaialdirako sarrerak, salgai Baluarteko leihatilan eta web-orrian

Antzerki klasikoan oinarritzen den jaialdiaren 20. edizioa uztailaren 19tik abuztuaren 3ra izango da

Baluartek Sanferminetako Kantu Zaharren Bazkaria hartuko du uztailaren 12an

Tradiziozko euskal festa honetan bazkaria egongo da eta bazkalondoan mahai-lagunek kantu zaharrak abestuko dituzte. Sarrerak 60 eurotan eskura daitezke

'Baluarte Envivo' aldizkariaren azken edizioa kalean da jada

Abuztuan VI. Flamenco on Fire Jaialdiaren baitan Baluarten ikuskizuna eskainiko duten artista handiak dira argitalpenaren azalaren protagonistak

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información