Nafarroako Orkestra Sinfonikoak kontzertu batekin 2020 urteari ongietorria emango dio urtarrilak 4an

2019ko, azaroaren 23a
Nafarroako Orkestra Sinfonikoak 2020 urteko lehenengo kontzertua urtarrilak 4an eskainiko du, arratsaldeko 20:00etan, Baluarteko Areto Nagusian. Miguel Romea zuzendari madrildarraren batutapean, programaren lehenengo atalean Iruñeko Gaiteroak izango dira protagonista nagusiak, Martín Ariztimuño Gutiérrez eta Jose Luis Fraile Pernaute gaiteroen eta Jon Oroz danbor-jolearen partaidetzarekin. Emanaldiko bigarren atala zinema-musikari eskainita egongo da, NOSk Zazpigarren Arteko hainbat izenburu entzutetsuren musika interpretatuko duela. 
 
Sarrerak 16, 26 eta 38 eurotan eta 30 urtetik beherakoek 13, 21 eta 30 eurotan ohiko kanaletan jada eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web-orrian. Gainera, kontzertua baino hiru egun lehenagotik 30 urtetik beherakoek txartelak 5, 8 eta 11 eurotan erosi ahal izango dituzte (soilik leihatilan).
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Baluartek Punto de Vista Jaialdia hartuko du martxoaren 2tik 7ra

NICDOk bigarrenez antolatzen duen Nafarroako Zine Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren XIV. edizioa Oskar Alegriaren Zumiriki filmarekin zabalduko da

‘Enperadorearen jantzi berria’ ikuskizuna abenduak 27an eta 28an helduko da Baluartera

Nafarroako Ganbera Operak eta Baluarte Fundazioak sustatuta, emanaldiak antzerkia, musika eta dantza uztartzen ditu. Bi emanaldiak 19.30ean izango dira

'Baluarte Envivo' aldizkariaren azken edizioa kalean da jada

Baluarte Fundazioaren denboraldiaren baitan izango dugun Norma opera argitalpenaren azalaren protagonista da

Pamplona Negra Jaialdiak gonbidatuen zerrendan gehitu du Ibon Martin

Donostiako idazleak urtarrilaren 17an gizakiaren alde ilunenari buruzko mahai-inguru batean parte hartuko du

Nafarroako Orkestrak Beatriz Díaz sopranoaren laguntza izango du denboraldiko 5. kontzertuan bihar eta etzi

Manuel Hernández-Silvaren batutapean, programan Mozart eta Beethovenen obrak interpretatuko ditu NOSk. Kontzertua larunbatean Tuteran errepikatuko da

Baluartek Los Secretos taldearen kontzertua hartuko du heldu den astean

Abenduak 21ean, larunbatarekin, 20.00etan hasiko den emanaldian 80. hamarkadako banda mitikoak Mi paraíso disko berria aurkeztuko du

‘Zirku hegalaria’ larunbatean helduko da gurera, Baluarte Txiki zikloko bigarren proposamenarekin

Gaztelaniaz (17:00) eta euskaraz (18:30) taularatuko den ipuin-musikal honetan toy pianoak, musika-laukotea eta narratzailea izango dira protagonistak

Jazzy Leap-ek ‘Christmas in Harlem’ eguberri-kontzertua Baluartera ekarriko du datorren astean

Nafarroako Ganbera Abesbatzaren Encantando Denboraldiko emanaldia abenduaren 22an izango da  

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información