Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren Denboraldiko bigarren abonamendu kontzertua bertan behera geratu da

2020nd, azaroaren 2a
COVID-19aren eraginez Europan ezarritako mugimendu murrizketen ondorioz, Juanjo Mena maisuak azaroaren 5ean zuzendu behar zuen Orkestra Sinfonikoaren Denboraldiko bigarren abonamendu kontzertua kontzertua bertan behera uztea erabaki du. Emanaldia publikorik gabe eta Navarra Televisionek grabatuta ematea aurreikusita zegoen.
 
Erositako sarreren zenbatekoaren itzulketa erositako kanalaren bidez egingo dela jakinarazten da. Internet bidez eskuratutakoen kasu, dirua zuzenean itzuliko da. Eta txartel-leihatilaren kasuan, txarteldegira sarrerak fisikoki eramanez. Orkestraren denboraldiko abonamendua jada ordaindu duten abonatuekin harremanetan jarriko dira orkestratik itzulketa egiteko; gainontzeko harpidedunei, oraindik kobratu gabe dagoen abonamendu osotik deskontatuko zaie.
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Ohiko Jaiotzen erakusketak ateak zabalduko ditu bihar arratsaldean Baluarten

Goizez nahiz arratsaldez bisita daitekeen erakusketak neurri bereziak hartuko ditu: tarte handigagoa, jaiotza gutxiago edo edukiera kontrola

Baluarteko txartel-leihatila azaroaren 29tik abenduaren 8ra itxita egongo da

Abenduaren 9an, asteazkenarekin, ohiko ordutegiarekin zabalduko da, 11.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 20.00etara

Baluarte Txiki zikloa datorren astean ‘Nor da otsoaren beldur?’ ikuskizunarekin hasiko da

Fueradeleje Dantza Konpainiak dantza ikuskizun honen bi emanaldi eskainiko ditu Areto Nagusian, 17:00etan eta 18:30ean

Nafarroako Orkestra Sinfonikoa eta Iruñeko Orfeoia Nafarroaren Eguneko Kontzertuan protagonistak izango dira Baluarten

Méndez Chaves zuzenduko duen ezohiko kontzertu hau abenduaren 3an, arratsaldeko 19:30ean, Navarra TVk zuzenean igorriko du. Aretoan ez da publikorik egongo

Santas Pascuas Jaialdia Eguberrian itzuliko da

Hemen daukazu Baluartera hiru musika proposamen ekarriko dituen jaialdiaren programazio guztiaren aurrerapena

Chica Sobresalto eta Lemon y Tal taldearen kontzertua abenduaren 22ra atzeratzen da

ANAIM Club Fest Jaialdiaren baitan azaroaren 14an iragarritako emanaldirako sarrerak data berrirako erabili daitezke

Santas Pascuas Jaialdiak urtarrilan hiru kontzertu ekarriko ditu Baluartera

Programazioaren baitan, gurean Silvia Pérez Cruz (urt 3an), María José Llergo (8an) eta Maria Arnal i Marcel Bagés (9an) izango ditugu. Sarrerak salgai daude jada

 
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información