Nafarroako Orkestrak 2019/20 Denboraldiari hasiera emango dio gaur Juan Pérez Floristan pianistaren partaidetzarekin

2019ko, urriaren 10a
Baluarte Fundazioaren baitan dagoen Nafarroako Orkestra Sinfonikoak 2019 – 2020 Denboraldiari hasiera emango dio Baluarten gaur, arratsaldeko 20.00etan. Manuel Hernández-Silva orkestrako zuzendari titular eta artistikoaren batutapean arituko da lehenengo programa honetan, bihar berriz ere eskainiko duela. Kontzertuaren lehen atalean Pitor Illich Tchaikovksyren Piano eta orkestrarako 1. kontzertua Si b minorrean op. 23 interpretatuko du orkestrak, Juan Pérez Floristán piano-jotzaile gazte bakarlariaren partaidetzarekin. Aurretik, emanaldiari hasiera emanez, Lorenzo Ondarraren Te Deum koru eta orkestrarako, NOSrekin batera Iruñeko Orfeoia arituko dela. Eta kontzertuaren bigarren atalean, publikoak Antonin Dvoráken 8. Sinfonia Sol Maiorrean op. 88 obra entzuteko aukera izanen du.
 
Sarrerak 15, 24 eta 30 eurotan eskura daitezke: www.baluarte.com web-orrian, Baluarteko txartel-leihatilan eta orkestrak Atarrabian dituen bulegoetan (kale Nagusia, 48). Gainera, 30 urtetik beherakoek sarrerak 5, 7 eta 9 eurotan eskuratu ahal dituzte (soilik leihatilan).
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Baluartek Sala Zero aretoa abiarazi du

Online areto berriak kontzertu eta biltzarrak zuzenean eta streaming bidez ematea posible egiten du

Baluarte Fudazioak eta Nafarroak Orkestra Sinfonikoak egungo denboraldia amaitutzat ematen dute

Erositako sarreren zenbatekoaren itzulketa erositako kanalaren bidez egingo da. Dagoeneko Fundazioak nahiz NOSek 2020/21 Denboraldiko edukiak ixten ari dira

Zero Musik Fest horrela entzuten da

Jaialdi berrian Cobardes, Iker & Alfredo Piedrafita, Zetak, Lemon y Tal, Kai Etxaniz, Razkin, Gussy + Los Tripulantes, Nahiak Nahi, Flitter eta Columpio Asesino izango ditugu  

Sarreren zenbatekoaren itzulketari buruzko informazioa

Itzulketa erositako kanal berdinaren bidez egingo da. Baluarte eta txartel-leihatila itxita jarraitzen dute

Baluarteko La Terraza irekita dago

Baluarteko plazan dagoen kafetegi-tabernak egunero 18:00etatik 23:00etara zabaltzen ditu ateak eta Gobernuak ezarritako osasun neurriei jarraituz soilik kanpoko eremuan dauden mahaietan zerbitzatuko d

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak ekainaren 2an eskaini behar zuen kontzertua bertan behera utzi du

Areto Nagusian arratsaldeko 20:00etan programatutako emanaldia Abonamendu zikloko hamargarren eta azken kontzertua da

Sergio Dalmaren kontzertua 2021ko urriaren 9ra atzeratzen da

Aurtengo urriaren 31n eskaini behar zuen emanaldirako sarrerak data berrirako balio dute

 
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información