Nai Barghouti arabiar musika klasikoko izar gazteak Baluarten emanaldia eskainiko du larunbatean

2019ko, urriaren 8a
Baluarteko Ganbera Aretoak Nai Barghouti arabiar artista gaztearen kontzertua hartuko du larunbatean, arratsaldeko 20.00etan. Emanaldian arabiar musika klasikoa aurkeztuko du hiru musikariren laguntzarekin. Sarrerak 10 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web-orrian. 
 
Nai Barghouti kantaria, flauta-jotzailea eta konpositorea da. Abeslari bezala bere lanbide-karrera 14 urterekin hasi zuen (2011n), tarab generoko musika klasikoko abestiak eskainiz, Kairo, Kuwait, Jerusalem, Belen, Nazareth, Beirut eta beste hiri batzuetako aretoak betez. Laster prentsa libanoarrak “musika klasikoko diva” izendatu zuen eta kritika kairotarrak Om Kalthoum ospetsuarekin konparatzen zuen. 2006an jada txirularako Qana bere lehen konposizioa aurkeztu zuen, urte horretan izandako sarraskiko biktimei, Libanoko Qana herriko neskato eta mutikoei eskeinita, “Ixiltasuna konkistatuz” deitutako ekitaldi berezian. 2008an, beste artista entzutetsuen artean, June Anderson soprano iparramerikarrarekin Pariseko UNESCOKO egoitzako kontzertuan parte hartu zuen. 2010ean, berriz, Pariseko Nazioarteko Jazz Jaialdian, Maqamat al Quds musika arabiarreko Mihiztadurako kide bezala. Bere musika-lorpen garrantzitsuena, herri palestinarrarekiko elkartasunerako nazioarteko egunaren oroitzapenean, 2013ko azaroan, New Yorkeko NBEko egoitzan burututako ekitaldia izan zen. Gaur egun, Indianako Unibertsitateko Jacobs Musika Eskolan Jazz Performanze karrera ikasten ari da, bertan tarab-aren eta jazzaren arteko erlazioa esploratzen ari dela.
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Purcellen 'King Arthur' kontzertu bertsioan helduko da larunbatean Gabrieli Consort & Players taldearen eskutik

Baluartera bere itzuleran, talde barrokoak Paul McCreesh maisuaren batutapean "erdiopera" honen musika intepretatuko du

Belle & Sebastian talde eskoziarrak Baluarten emanaldia eskainiko du azaroak 4an

Indie-pop taldeak kontzertua emango du Areto Nagusian arratsaldeko 20.30ean. Sarrerak 30 eta 35 euro bitartean eskura daitezke

1.800 onkologia espezialista inguruk bihartik SEOM 2019 Biltzarran parte hartuko dute Baluarten

Ostiralera arte, topaketa onkologia ezagutzak eguneratzeko eztabaida-lekua izango da

Salvador Sobral abeslari portugaldarrak Baluarten kontzertua eskainiko du azaroak 23an

2017an Eurovisión irabazi zuen honek París, Lisboa bere lan berria aurkeztuko du gurean. Sarrerak salgai daude jada

Sweet California taldeak Baluarten kontzertua eskainiko du igandean

Hiriko pop musika egiten duen emakumezko hirukoteak Origen disko berria aurkeztuko du gurean arratsaldeko 19.00etan Areto Nagusian

Gabrieli Consort & Players talde barrokoak Purcell-en 'King Arthur' "erdiopera" Baluarten horrela intepretatuko du

Baluarte Fundazioaren denboraldi berriko bigarren hitzordu hau urriaren 26an izango da, arratsaldeko 20.00etan hasita

Arteta itzultzen da

Baluarte Envivo aldizkarian Ainhoa Artetari buruzko testua dagao. Soprano nafarran azaroak 8an kontzertua eskainiko du Nafarroako Orkestrarekin eta GOLEren koruarekin batera

Baloreak proiektua kontzertu moduan Baluartera helduko da urtarrilak 19an

8 eta 14 urte bitarteko bost taldekideek zuzenean bere lehen diskoa osatzen duten abestiak eskainiko dituzte. Sarrerak 12 eta 16 eurotan eskura daitezke

 
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información