Pablo Ferrándezek EOSrekin debuta egingo du maiatzak 28an Dvorak-en Biolontxelorako kontzertua interpretatuz

2019ko, maiatzaren 18a
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak denboraldiko 9. abonu kontzertua Baluarteko Areto Nagusian eskainiko du maiatzak 28an, asteartearekin, arratsaldeko 20.00etan, orkestrako titular Robert Treviñoren batutapean berriz ere. Une honetako biolontxelojole entzutetsuenetarikoa den Pablo Ferrándezek debuta egingo du EOSrekin batera emanaldian Antonín Dvorak-en Biolontxelo eta orkestrarako Kontzertua interpretatuz; pasioz jositako partitura, Mundu Berriko sinfoniaren justu ondoren konposatua. Bigarren atalean, Treviño Orkestraren buru jarriko da Edward Elgarren 2. Sinfoniari heltzeko (1911).
 
Sarrerak 10 eta 35 euro bitartean eskura daitezke, Baluarteko txartel-leihatilan, www.baluarte.com web gunean eta 902 15 00 25 telefonoan. Gainera, EOSek prezio bereziak eskaintzen ditu (leihatilan): 30 urtetik beherakoei, 65 urtetik gorakoei eta langabeei. Eta nobedade gisa, denboraldi honetan Azken Ordu Gaztea sarrerak jarriko dira salgai, 10 eurotan soilik txartel-leihatilan, emanaldia hasi baino 30 minutu lehenagotik.
ampliar noticia
Pablo Ferrández, biolontxeloa.

BERRIAK BALUARTE

On Kixote, puntetan

Baluarte Envivo aldizkariak koreografia hau espainiar dantza eta folklorera gerturatzen duen ballet klasiko honi buruzko orrialde bikoitza argitaratzen ditu

Ikusi Dantza Konpainia Nazionalaren 'On Kixote' lanaren aurrerapen hau!

Konpainiak Denboraldiko lehen hitzordua eskainiko du irailak 27an eta 28an

Baluartek Flo, Mota eta Seguraren 'Umore-sena: Bi ergel eta ni' ikuskizuna hartuko du gaur

Umore-ikuskizun honen bi emanaldi eskainiko dituzte, 18.30ean eta 21.30eanSarrerak 22 eta 35 euro bitartean eskura daitezke

Baluarte Fundazioaren denboraldia datorren astean Dantza Konpainia Nazionalaren 'On Kixote' balletarekin hasiko da

Irailak 27an eta 28an espainiar dantzaren mamia eta folklorea gerturatzen duen José Carlos Martínezen koreografiarekin itzultzen da gurera konpainia

Paco Damas kantautoreak bakearen aldeko kontzertua Baluarten emango du bihar

Emanaldia arratsaldeko 19.00etan izango da. Sarrera doakoa da aurrez gonbidapena txartel-leihatilan eskuratuz

Les Luthiers taldeak 'Viejos hazmerreíres' ikuskizuna Baluarten aurkeztuko du martxoak 13an eta 14an

Emanaldian talde argentinarrak bere lan onenak berrikusten ditu. Sarrerak salgai daude jada

'Baluarte Envivo' aldizkariaren azken edizioa kalean da jada

Baluarte Envivo aldizkariak Baluarte Fundazioaren denboraldiari buruzko informazioa argitaratzen du, hala nola Baluarte Txiki zikloari eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren denboraldiari buruzkoa

Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren Denboraldi berrirako sarrerak salgai daude jada

Baluarten eskainiko dituen 14 programetarako txartelak 15 eta 30 euro bitartean eskuratu ahalko dira. 30 urtetik beherakoentzat precio bereziak daude

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información