Purcellen 'King Arthur' kontzertu bertsioan helduko da larunbatean Gabrieli Consort & Players taldearen eskutik

2019ko, urriaren 23a
Baluarteko Areto Nagusiak estreinatu berri den Baluarte Fundazioaren 2019/20 Denboraldiko bigarren hitzordua hartuko du larunbatean (20.00etan): Henry Purcell britaniar musikagile barrokoaren King Arthur. Zehazki, Ingalaterrako barrokoko musika ederraren adibide handietako baten bertsio hau kontzertuan gurera munduko talde barroko ezagunenetako batek ekarriko du, Gabrieli Consort & Players taldeak, taldearen buru eta sortzaile Paul McCreeshek zuzenduta. Honen batutapean, emanaldian hainbat bakarlarik parte hartuko dute: Anna Dennis, Mhairi Lawson eta Rowan Pierce sopranoak; Jeremy Budd eta James Way tenorrak; eta Marcus Farnsworth eta Ashley Riches Baxu-baritonoak. 
 
Musika-emanaldirako sarrerak 21, 32 eta 45 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web-orrian. Gainera, 30 urtetik beherakoek sarrerak 6, 10 eta 14 eurotan eskuratu ahal izango dituzte.
 
1961ean Henry Purcellek King Arthur konpostatu zuen, Kenteko erregeak bahituta zuen Kornuallesko printzesa berreskuratzeko Artur erregearen ahaleginetan oinarritua. Heldutasuneko lantzat joa, musikagilearen sorkuntza melodikoko zenitean ondua, King Arthur, azken batean, ahots-saioak dituen antzezlan bat da egiatan. Pertsonaia nagusiak ahozko paperak dira, eta musika, berriz, jainkoek, izaki mitologikoek, artzainek eta soldaduek baliatzen dute.
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Kai Etxanizek ZMF jaialdiko bosgarren kontzertua eskainiko du ekainaren 5ean

Nafarroako artistak emanaldia SalaZero online aretotik emango du 21:00etan

Baluartek Sala Zero aretoa abiarazi du

Online areto berriak kontzertu eta biltzarrak zuzenean eta streaming bidez ematea posible egiten du

Verduarte jatetxeak ateak zabaltzen ditu berriz ere

Zerbitzua asteartetik ostegunera eta igandeetan 13:00etatik 15:30era izango da, eta ostiral eta larunbatetan, 13:00etatik 15:30era eta 20:30etik 22:30era

Zero Musik Fest horrela entzuten da

Jaialdi berrian Cobardes, Iker & Alfredo Piedrafita, Zetak, Lemon y Tal, Kai Etxaniz, Razkin, Gussy + Los Tripulantes, Nahiak Nahi, Flitter eta Columpio Asesino izango ditugu  

Baluartek bileren jarduerari berriro ekin dio

Eraikineko areto guztiak topaketa hibridoak (zuzeneko eta online bilerak) onartzen dituen teknologiaz hornitu dira, segurtasun protokolo guztiak jarraituz

Baluarteko La Terraza irekita dago

Baluarteko plazan dagoen kafetegi-tabernak egunero 18:00etatik 23:00etara zabaltzen ditu ateak eta Gobernuak ezarritako osasun neurriei jarraituz soilik kanpoko eremuan dauden mahaietan zerbitzatuko d

Lemon y Tal taldea Km Zero Musik Fest jaialdiaren protagonista izango da ekainaren 4an

Ospe handiko artisten kontzertuetan hasierako taldea izan den honek emanaldia eskiniko du 21:00etan, SalaZero online aretoan, aurrez 1,99€ ordainduz

Sergio Dalmaren kontzertua 2021ko urriaren 9ra atzeratzen da

Aurtengo urriaren 31n eskaini behar zuen emanaldirako sarrerak data berrirako balio dute

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información