Robert Treviñok Mahlerren 9. Sinfonia maiatzak 7an zuzenduko du EOSren Denboraldiaren baitan

2019ko, apirilaren 28a
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak denboraldiko 8. abonu kontzertua Baluarteko Areto Nagusian eskainiko du heldu den maiatzak 7an, asteartea, arratsaldeko 20.00etan, orkestrako titular Robert Treviñoren batutapean. Emanaldian Gustav Mahler (1860-1911) izango da protagonista, orkestrak 9. Sinfonia interpretatuko baitu, Bohemiako musikagielaren sorkuntza-lan konplexuenetako bat. Azken urteotan, Treviño aintzatetsia izaten ari da mundu osoan Mahlerren musikaren zuzendari nabarmen gisa; izan ere, haren sinfoniekin egin du debuta London Symphony eta Zuricheko Tonhalle Orchester orkestren buru.
 
Sarrerak 10 eta 35 euro bitartean eskura daitezke, Baluarteko txartel-leihatilan, www.baluarte.com web gunean eta 902 15 00 25 telefonoan. Gainera, EOSek prezio bereziak eskaintzen ditu (leihatilan): 30 urtetik beherakoei, 65 urtetik gorakoei eta langabeei. Eta nobedade gisa, denboraldi honetan Azken Ordu Gaztea sarrerak jarriko dira salgai, 10 eurotan soilik txartel-leihatilan, emanaldia hasi baino 30 minutu lehenagotik.
 
9. Sinfonia, Alban Berge musikagileak “Mahlerrek inoiz idatzitako gauza zoragarriena” deituz goretsi zuen. Mahlerrek hil baino bi urte lehenago amaitu zuen, eta azken lan handia du Lurraren abestia eta amaitu gabeko Hamargarren sinfoniarekin batera. Horietan bezala, heriotzaren kontzientzia sumatzen da soinu mataza liluragarri baten ondoren, eta agerian uzten du Mahlerrek bizitzaren azkenetan erdietsitako parerik gabeko orkestrarako maisutza. Konposizioa 1912an estreinatu zen.
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Iruñeko Flamenko Artearen VI. Jardunaldiak programaren baitan bost hitzordu hartuko ditu Baluartek

Abuztuaren 21etik 25era, Baluarten lau hitzaldi eta mahai-inguru bat egongo dira

Zientzia ikuskizuna bezala Baluartera helduko da larunbatean Naukas Pamplona jardunaldiarekin

Beste munduak lelopean, programaren baitan hitzaldi dibulgatzaile laburrak egonen dira

Farruquitok datorren astean Baluarte Fundazioaren denboraldia itxiko du

Bere ibilbidearen une aipagarrienak laburtzen dituen ikuskizun autobiografiko berria aurkeztuko du ekainak 1ean, larunbata

Baluartek ScienceEkaitza Nafarroako II. Gala Zientifikoa hartuko du ekainak 27an

Hitzordu honek maila goreneko zientzia eta teknologia nafar gizarteari hurbilduko dio

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak 18/19 Denboraldiari agur esango dio datorren astean

Maiatzak 30ean eta 31n NOSk eskainiko dituen kontzertuetan Iruñeko Orfeoiak hartuko du parte eta Brahms eta Beethoven interpretatuko ditu

Pablo Ferrándezek EOSrekin debuta egingo du maiatzak 28an Dvorak-en Biolontxelorako kontzertua interpretatuz

Euskadiko Orkestraren maisu titular Robert Treviñok Elgarren 2. Sinfonia zuzenduko du bigarren atalean

Dani Mateo, J.J Vaquero eta Raúl Cimas komikoen umorea Baluartera helduko da igandean

Elkarrekin Nunca os olvidaremos emanaldia aurkeztuko dute, bertan gizatasunaren historiaren ezezagun handiari erantzuna bilatzen saiatuko direla

Erriberriko Antzerki Jaialdirako sarrerak Baluarteko leihatilan eta web-orrian salgai daude jada

Jaialdia uztailaren 19tik abuztuaren 3ra izango da eta momentuz La Cavan eta Karpan programatutako emanaldietarako eskura daitezke

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información