RoofTop 2020 zikloak 'Tentazioa goian bizi da' filma Baluartera ekarriko du uztailak 21ean

2020th, uztailaren 15a
Iragan 2014ko udaran abian jarritako RoofTop Cinema zikloaren edizio hontako bigarren hitzordua Baluarteko terrazak hartuko du datorren asteartean, uztailak 21ean: La tentación vive arriba (The Seven Year Itch, 1955) filma ikusi ahalko da, Billy Wilderren bigarren lan arrakastatsuena 50eko hamarkadan eta Marilyn Monroeren irudi ospetsuena duena: aktore sentsuala zuriz jantzita dago eta metrotik ateratzen den haizeak gona altxatzen dio. Baluartek eta Nafarroako Filmotekak sustatzen duten zine-ziklo honen baitan gurean ikusi ahalko den proiekzioa bertsio originalean eskainiko da, gaztelerazko azpitituluekin, gaueko 22:15ean hasita. Sarrerak 6 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web-gunean.
 
Uztailaren 21ean, asteartea - 22:15ean
TENTAZIOA GOIAN BIZI DA
(The Seven Year Itch, AEB, 1955)
 
Zuzendaria: Billy Wilder. Gidoia: Billy Wilder, George Axelrod. Argazkiak: Milton R. Krasner (K). Musika: Alfred Newman. Antzezleak: Tom Ewell, Marilyn Monroe, Oskar Homolka, Carolyn Jones, Evelyn Keyes, Sonny Tufts, Robert Strauss, Marguerite Chapman. Iraupena: 105 minutu. Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin.
 
Milaka newyorktarrek bezala, Richard Sherman (Tom Ewell) lanean gelditu da abuztuan, andreak eta seme-alabek hondartzan opor atsegin batzuk igarotzen dituzten bitartean. Emaztearen gomendioei jarraituta, erretzeari uzteko prest dago, edateari uzteko, goiz lotaratzeko eta, batez ere, parranda ez jotzeko. Baina tentaldia agertuko da bizilagun txundigarri bat ezagutzen duenean (Marilyn Monroe), sexya bezain lañoa dena.

Antzezlan batetik egokitua, Billy Wilderren bigarren lan arrakastatsuena  izan zen 50eko hamarkadan, eta bildutako dirua hamabi milioi dolar izan zen. Marilyn Monroeren irudi ospetsuena du: aktore sentsuala zuriz jantzita dago, eta metrotik ateratzen den haizeak gona altxatzen dio.  Komediako aktore onenarentzako Urrezko Globoa jaso zuen Tom Ewellek. American Film Institutek AFI’s 100 años… 100 sonrisas zerrendan sartu zuen, Ameriketako Estatu Batuetako zinemako film komiko onenetakotzat jotzean.
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Izarok Baluarten kontzertua eskainiko du azaroaren 13an

Osasun-larrialdia dela eta bertan behera geratutako emanaldirako sarrerak data berrirako balio dute

‘El Guardaespaldas’ musikala azaroan helduko da Baluartera

Octavi Pujades, Chanel Terrero eta Khaoula Bouchkhi protagonistak izango dituen ikuskizuna ekainaren 10etik 14ra aurreikusita zegoen. Sarrerak data berrietarako balio dute

2020ko Flamenco On Fire Jaialdiak lau kontzertu handi ekarriko ditu Baluartera abuztuaren 27tik 30era

Areto Nagusian ospatuko diren hitzorduak izango dira: Vicente Amigo (27), Farruquito (28), Pitingo (29) eta Chano Domínguez Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin (30)

Dani Martínezen umorea eta inprobisazioa Baluartera helduko dira azaroaren 7an

No os preocupéis... ¡Ya lo digo yo! ikuskizuna aurkeztuko du. Sarrerak 18 eta 22 euro bitartean eskura daitezke

Lizarrako Antzinako Musikaren Asterako sarrerak salgai Baluarteko leihatilan eta web-orrian

Irailaren 5etik 12ra ospatuko den 51. ediziorako sarrerak 12 eurotan eskura daitezke, 6 eurotan gazte txartelarekin

Baluarteko txartel-leihatila itxita egongo da abuztuaren 2tik 16ra

Hilak 17tik aurrera ohiko ordutegia berreskuratuko du, goizez eta arratsaldez

Euskadiko Orkestrak 2020-2021 denboraldi berrian 10 kontzertu eskainiko ditu Baluarten

Denboraldian izen bakar eta berezkoarekin aurkeztuko da orkestra eta kontzertuek ordutegi berria izango dute. Gainera, emanaldien datak gerturatu ahala salgai jarriko dira sarrerak

 
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información