Salvador Sobral abeslari portugaldarrak Baluarten kontzertua eskainiko du azaroak 23an

2019ko, irailaren 3a
Baluarteko Areto Nagusiak Salvador Sobral abeslari portugaldarraren kontzertua hartuko du heldu den azaroak 23an, arratsaldeko 20.30ean. Emanaldian París, Lisboa lan berria aurkeztuko du, abesti batzuk bere ama-hizkuntzan eskainiz eta beste batzuk gaztelaniaz, ingelesez nahiz frantsesez. 2017an Eurovisión lehiaketan Amar pelos dois kantarekin garaile suertatu zen Sobralek, gurea bisitatu aurretik beste herrialde askotan aritu da, Estonia, Letonia, Lituania, Alemania, Suitza, Polonia, Finlandia, Suedia eta Norbegian, adibidez. Abeslari gazte honek, bere ahots personalaz gain, jazz eta bossa nova soinuak zein proposamen alternatiboetara joz, Baluarteko publikoa liluraturik utziko du seguru asko. 
 
Kontzerturako sarrerak 32 eurotan (aretoa) eta 30 eurotan (palkuan) ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web-orrian.
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

'Rhapsody of Queen' ikuskizunak Freddie Mercury eta bere taldearen musika Baluartera ekarriko du gaur

Nazioarteko lau abeslarik eta rock talde batek Queen-en abesti arrakastatsuenak interpretatuko dituzte ia hiru orduko emanaldian

Baluartek ‘Van Gogh Alive’ munduko multimedia-erakusketa ikustatuena hartuko du martxoaren 2tik maiatzaren 31ra

Puntako teknologiari esker, bisitariak margolari entzutetsuaren artelanetan murgiltzen dira

Baluartek martxoaren 2tik 7ra hartuko duen Punto de Vista Jaialdiaren atal ofiziala 23 filmek osatzen dute

Mundu osoko 15 herrialdetik jasotako 5 luzeak eta 18 film laburrak mila inskripzio baino gehiagoren artean aukeratuak izan dira

Baluartek Nort Festival hartuko du, diseinu eta sormen gastronomiko topaketa

Otsailaren 7an eta 8an ospatuko den jaialdiaren programan diseinatzaileak, publizistak eta sukaldariburuak arituko dira

Belliniren ‘Norma’ opera otsailaren 7an eta 9an taularatuko da Baluarten

Francesca Sassu eta Sergio Escobar protagonistak izango dituen ekoizpen honetan Nafarroako Orkestrak eta AGAOren abesbatzak parte hartzen dute

India Martínez abeslariak martxoak 7an Baluarten kontzertua eskainiko du

Kordobako abeslariak Palmeras disko berria aurkeztuko du. Sarrerak 35 eta 50 euro bitartean eskura daitezke

Francesca Sassu sopranoak Belliniren 'Norma' operan Lianna Haroutounian ordezkatuko du otsailaren 7an eta 9an

Gaixotasuna dela eta, Haroutounianek bertan behera utzi behar izan du Baluarte Fundazioaren denboraldiko hitzordu honetan bere parte-hartzea

Goyo Jiménez umoristak Baluarten ‘Confusio’ aurkeztuko du otsailaren 23an

Bere bakarrizketen une onenak biltzen dituen ikuskizuna 19:00etan hasiko da. Sarrerak salgai daude

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información