Salvador Sobral abeslariak Baluarten kontzertua eskainiko du larunbatean

2019ko, azaroaren 18a
Baluarteko Ganbera Aretoak Salvador Sobral abeslari portugaldarraren kontzertua hartuko du larunbatean, arratsaldeko 20.30ean. Emanaldian París, Lisboa lan berria aurkeztuko du, abesti batzuk bere ama-hizkuntzan eskainiz eta beste batzuk gaztelaniaz, ingelesez nahiz frantsesez. 2017an Eurovisión lehiaketan Amar pelos dois kantarekin garaile suertatu zen Sobralek, gurea bisitatu aurretik beste herrialde askotan aritu da, Estonia, Letonia, Lituania, Alemania, Suitza, Polonia, Finlandia, Suedia eta Norbegian, adibidez. Abeslari gazte honek, bere ahots personalaz gain, jazz eta bossa nova soinuak zein proposamen alternatiboetara joz, Baluarteko publikoa liluraturik utziko du seguru asko. 
 
Kontzerturako sarrerak 30 eta 32 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web-orrian.
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

VII. RoofTop Cinema Baluarteko terrazan hasiko da gaur Hitchcocken 'Soka' filmarekin

Proiekzioa 22:15ean eskainiko da, jatorrizko bertsioan azpitituluekin. Emanaldirako sarrerak 6 eurotan eskura daitezke

Baluarteko txartel-leihatila ordutegi bereziarekin zabalduko da gaur

Gaur gaueko RoofTop Cinemaren lehen proiekzioa dela eta, txarteldegia 11etatik 14etara eta 19etatik 22:15era egongo da zabalik

Baluartek Entzierroaren X. Nazioarteko Argazki Erakusketa hartzen du

Nafarroako Kazetarien Elkarteak antolatuta, erakusketa Atongo nagusian egongo da uztailaren 23ra arte

Baluartek doaneko hiru jardunaldi hartuko ditu Nazioarteko Musika Festibalaren baitan

Pamplona Reclassics Jardunaldietan Fernando Palacios (uzt 28), Martín Llade (uzt 30) eta Eva Sandoval (abu 1) gurean izango ditugu

RoofTop 2020 zikloak 'Tentazioa goian bizi da' filma Baluartera ekarriko du uztailak 21ean

Zikloko bigarren proiekzio hau 22:15ean terrazan eskainiko da, jatorrizko bertsioan azpitituluekin. Emanaldirako sarrerak 6 eurotan eskura daitezke

‘Van Gogh Alive’ multimedia-erakusketa abuztuaren 30a arte Baluarten bisita daiteke

Harresiaren Aretoan dagoen erakusketa astelehenetik igandera 10:00etatik 22:00etara zabalik dago

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información