Sergio Dalmak Baluarten larunbatean eskaini behar zuen kontzertua 2021ean izango da

2020th, urriaren 26a
Sergio Dalma abeslariak Baluarteko Areto Nagusian urriaren 31n arratsaldeko 20:30ean eskaini behar zuen kontzertua, 2021eko urriaren 9ra atzeratzeko erabakia hartu zuen abeslariak berak eta sustatzaileak, COVID-19ak Estatu mailan sortu duen osasun larrialdia dela eta "egun kontzertu jendetsuak ospatzea ezinezkoa delako".

Aurtengo emanaldirako sarrerak data berrirako balio dute. Halere, erositako sarreren zenbatekoaren itzulketa abian da jada. Sarrerak internet bidez eskuratu eta itzuli nahi dituztenek baluarte@baluarte.com helbidera email bat bidali beharko dute eserlekuen kokalekua adieraziz. Baluarteko leihatiletan erositako sarreren kasuan, txarteldegian bertan. 2021eko kontzerturako sarrerak salgai daude jada 35 eta 55 euro bitartean eta www.baluarte.com web-orrian eta txartel-leihatilan eskura daitezke.
 
Sergio Dalma bere karreraren hiru hamarkada ospatzeko, 30… y tanto birarekin helduko da gurera, bere ibilbidea ikuspegi berri batetik hausnartzen duen proiektua aurkezteko. Zehazki, emanaldian Dalmak berak aukeratutako klasiko arrakastatsuenetatik abiatuta, bertsio berrituak aurkezten ditu, haien artean Bailar Pegados edo Solo para ti kantak.
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Ohiko Jaiotzen erakusketak ateak zabalduko ditu bihar arratsaldean Baluarten

Goizez nahiz arratsaldez bisita daitekeen erakusketak neurri bereziak hartuko ditu: tarte handigagoa, jaiotza gutxiago edo edukiera kontrola

Baluarteko txartel-leihatila azaroaren 29tik abenduaren 8ra itxita egongo da

Abenduaren 9an, asteazkenarekin, ohiko ordutegiarekin zabalduko da, 11.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 20.00etara

Baluarte Txiki zikloa datorren astean ‘Nor da otsoaren beldur?’ ikuskizunarekin hasiko da

Fueradeleje Dantza Konpainiak dantza ikuskizun honen bi emanaldi eskainiko ditu Areto Nagusian, 17:00etan eta 18:30ean

Nafarroako Orkestra Sinfonikoa eta Iruñeko Orfeoia Nafarroaren Eguneko Kontzertuan protagonistak izango dira Baluarten

Méndez Chaves zuzenduko duen ezohiko kontzertu hau abenduaren 3an, arratsaldeko 19:30ean, Navarra TVk zuzenean igorriko du. Aretoan ez da publikorik egongo

Santas Pascuas Jaialdia Eguberrian itzuliko da

Hemen daukazu Baluartera hiru musika proposamen ekarriko dituen jaialdiaren programazio guztiaren aurrerapena

Chica Sobresalto eta Lemon y Tal taldearen kontzertua abenduaren 22ra atzeratzen da

ANAIM Club Fest Jaialdiaren baitan azaroaren 14an iragarritako emanaldirako sarrerak data berrirako erabili daitezke

Santas Pascuas Jaialdiak urtarrilan hiru kontzertu ekarriko ditu Baluartera

Programazioaren baitan, gurean Silvia Pérez Cruz (urt 3an), María José Llergo (8an) eta Maria Arnal i Marcel Bagés (9an) izango ditugu. Sarrerak salgai daude jada

 
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información