Sweet California taldeak Baluarten kontzertua eskainiko du igandean

2019ko, urriaren 21a

Baluarteko Areto Nagusiak Sweet California taldearen emanaldia hartuko du igandean, arratsaldeko 19.00etan. Sonia Gomezek, Tamy Nsuek eta Alba Reigek osatutako girlband espainiarrak Origen izeneko bere lan berria (estudioko laguarrena) aurkeztuko dute gurean, Ladies’ Tour birarekin Estatuan 100 kontzertu baino gehiago eskaini ondoren. Origen diskoaren gaia oso positiboa da, erabakitzeko askatasunaren eta norberak uste duenaren arabera bizitzearen aldekoa. Maitasuna goraipatu eta nork bere burua errespetatu dezan bultzatzen du. Halaber, letrek gogoa pizten dute erabakiak hartzeko, kritikak beldurrik gabe jasotzeko, eta, aldi berean, guztion arteko batasuna lortzeko dei egiten du. Sarrerak 30 eta 50 euro bitartean ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web-orrian.

ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Salvador Sobral abeslariak Baluarten kontzertua eskainiko du larunbatean

2017an Eurovisión irabazi zuen honek París, Lisboa bere lan berria aurkeztuko du gurean azaroak 23an, larunbatarekin

José Luis Peralesek Baluarten irailak 26an eskainiko duen kontzerturako sarrerak salgai daude

Abeslariak Baladas para una despedida izeneko birarekin bere musika-ibilbidea amaituko du. Txartelak 40 eta 70 euro bitartean eskura daitezke

Igor Moiseyeven Balletak ‘Munduko herrien dantzak’ aurkeztuko du datorren astean

Errusiar konpainiak azaroak 28an, ostegunarekin, emanaldia eskainiko du Baluarten arratsaldeko 20.00etan

‘Enperadorearen jantzi berria’ ikuskizuna Baluarten abenduak 27an eta 28an taularatuko da

Nafarroako Ganbera Operak eta Baluarte Fundazioak sustatuta, emanaldiak antzerkia, musika eta dantza uztartzen ditu. Bi emanaldiak 19.30ean izango dira

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak kontzertu batekin 2020 urteari ongietorria emango dio urtarrilak 4an

Iruñeko Gaiteroak emanaldiko lehenengo atalean izango protagonistak eta bigarrenean, zinema-musika. Sarrerak salgai daude jada

NOSk denboraldiko laugarren emanaldia eskainiko du ostegunean eta ostiralean Yves Abel maisuaren batutapean

Prokofiev eta Mendelssohn-en obrak dituen programan Edgar Moreau frantziar bilontxelista gazteak parte hartuko du

Baluartek Händel-en 'Mesia' abenduak 20an hartuko du partaidetza handiko kontzertu batean

Baluarte Fundazioak, "la Caixa"k eta Caja Navarra Fundazioak antolatuta, emanaldian Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta sei nafar korutako 150 ahotsek baina gehiagok hartuko dute parte

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información