‘Van Gogh Alive’ multimedia-erakusketa abuztuaren 30a arte Baluarten bisita daiteke

2020th, ekainaren 25a
Van Gogh Alive – The Experience munduko multimedia- eta zentzumen-anitzeko erakusketa ikuskatuena Baluarten zabalik dago segurtasun-neurri guztiekin: edukiera mugatzea, 2 metrotako segurtasun tartea mantentzeko markak, alfonbra txiki desinfektatzaileak, gel hidroalkoholikoa eta derrigorrezkoa maskara erabiltzea. 65 urtetik gorakoek lehentasuna izango dute erakusketa bisitatzeko eta ez dute errenkada gorde beharko. Gainera, Nomad Artek higienizazio protokoloa abiaraziko du eta ordubeteko bisita bakoitzaren ostean, eserleku, puf eta haur-eremua desinfektatuko da. Van Gogh Alive Harresiaren Aretoan kokatuta dago eta heldu den abuztuaren 30a arte luzatuko du bere egonaldia gurean, ordutegia astelehenetik igandera goizeko 10:00etatik gaueko 22:00etara izango duela. Sarrerak erakusketaren web-orrian aurrez eskuratzea gomendatzen da: www.vangogh.es.
 
Erakusketa honek holandar margolari entzutetsuaren obra ikusteko, entzuteko eta usaintzeko aukera emango d  publikoari. Kultura-proposamen berri honek 3.000 irudi mugimenduan argiarekin, musikarekin eta baita usain gozoekin elkartzen ditu, modu honetan Vincent Van Gogh-en obra eta mundura modu bakar eta ahaztezinean gerturatuz. 
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Izarok Baluarten kontzertua eskainiko du azaroaren 13an

Osasun-larrialdia dela eta bertan behera geratutako emanaldirako sarrerak data berrirako balio dute

‘El Guardaespaldas’ musikala azaroan helduko da Baluartera

Octavi Pujades, Chanel Terrero eta Khaoula Bouchkhi protagonistak izango dituen ikuskizuna ekainaren 10etik 14ra aurreikusita zegoen. Sarrerak data berrietarako balio dute

2020ko Flamenco On Fire Jaialdiak lau kontzertu handi ekarriko ditu Baluartera abuztuaren 27tik 30era

Areto Nagusian ospatuko diren hitzorduak izango dira: Vicente Amigo (27), Farruquito (28), Pitingo (29) eta Chano Domínguez Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin (30)

Dani Martínezen umorea eta inprobisazioa Baluartera helduko dira azaroaren 7an

No os preocupéis... ¡Ya lo digo yo! ikuskizuna aurkeztuko du. Sarrerak 18 eta 22 euro bitartean eskura daitezke

Lizarrako Antzinako Musikaren Asterako sarrerak salgai Baluarteko leihatilan eta web-orrian

Irailaren 5etik 12ra ospatuko den 51. ediziorako sarrerak 12 eurotan eskura daitezke, 6 eurotan gazte txartelarekin

Baluarteko txartel-leihatila itxita egongo da abuztuaren 2tik 16ra

Hilak 17tik aurrera ohiko ordutegia berreskuratuko du, goizez eta arratsaldez

Euskadiko Orkestrak 2020-2021 denboraldi berrian 10 kontzertu eskainiko ditu Baluarten

Denboraldian izen bakar eta berezkoarekin aurkeztuko da orkestra eta kontzertuek ordutegi berria izango dute. Gainera, emanaldien datak gerturatu ahala salgai jarriko dira sarrerak

 
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información