Zorongo taldeak Santa Ceciliako ezohiko kontzertua Baluarten emango du abenduak 15ean

2019ko, urriaren 22a
2019 honetan hogei urte betetzen dituen Zorongo taldeak Santa Ceciliako ezohiko kontzertua eskainiko du Baluarteko Ganbera Aretoan heldu den abenduan 15ean, eguerdiko 12.30ean, Sarasate, Capricho Flamenco programarekin. Emanaldia Pablo Sarasatek berak orain 140 urte sortu zuen Santa Zezilia Kontzertu Elkarteak antolatu du, Baluarte Fundazioaren laguntzarekin. Errepertorioan Pablo Sarasate eta Manuel de Falla musikagileen obrak interpretatuko ditu flamenko jazz talde nafarrak, hala nola tradiziozko cante jondoaren zenbait pieza. Kontzertua Zorongo taldearen konposizio originalekin osatzen da. 
 
Zorongo taldea osatzen dute: María Echeverría (sopranoa), Ekhi Ocaña (flauta eta pianoa), Urko Ocaña (gitarra flamenkoa eta arabiar lautea), José Luis Gómez “Koki” (saxofoi tenorra eta sopranoa), Edurne Aizpún (harpa), Antonio Garde (kontrabaxu elektrikoa) eta Iñaki Vázquez “Lero” (musika kaxa eta perkusioa). Baluarteko hitzorduan Alba Aranzanaren laguntza berezia izango du taldeak. Sarrerak 12 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web-orrian. 
ampliar noticia

BERRIAK BALUARTE

Iruñeko Sinfoniettak Baluarten 'Eguberri kapritxoa' aurkeztuko du abenduak 15ean

Caroline Collierrek zuzenduta, 60 musikari baino gehiago arituko dira Txaikovski, Saint-Saëns, Rachmaninov eta Rossiniren obrak interpretatzen

‘Ulisesen bidaia’ ikuskizunak Baluarte Txiki zikloari hasiera emango dio larunbatean

Baluarte Fundazioaren familia-ikuskizun programazioaren baitan, lehen hitzordu hau gaztelaniaz (17.00etan) eta euskaraz (18.30ean) eskainiko da

Dantza, fado erritmora

Baluarte Envivo aldizkariak dantza garaikideko Quorum Ballet-i buruzko testua eskaintzen du. Konpainiak abenduak 8an Saudade/Back to fado aurkeztuko du Areto Nagusian

Salvador Sobral abeslariak Baluarten emanaldia emango du datorren astean

2017an Eurovisión irabazi zuen honek París, Lisboa bere lan berria aurkeztuko du gurean azaroak 23an, larunbatarekin

Baluartek biolin flamenkoaren sortzaile Paco Montalvoren emanaldia hartuko du igandean

Munduko biolin-jotzaile onenetarikoa den honek Del clásico al flamenco bere ikuskizun berria aurkeztuko du

Juan Manuel Cañizares gitarristak ‘Al-Andalus kontzertua’ eskainiko du ostegunean eta ostiralean

Denboraldiko hirugarren emanaldian ere Fauréren Pavana eta Richard Straussen Le Bourgeois gentilhomme suitea interpretatuko ditu NOSk

Baluartek ostiraletik igandera Iruñeko tatuajeen nazioarteko bigarren batzarra hartuko du

Pamplona Tattoo Expo feriak Estatuko nahiz atzerriko artista profesionalak batuko ditu

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información