Al
21
Lr
26
Og
31
Passion for Knowledge (P4K)
 
4 urria, ostirala
Sala Ciudadela Aretoa
Antolatzailea: DIPC (Donostia International Physics Center)

Passion for Knowledge (P4K)

Jaialdi zientifikoa - Hitzaldiak
 
Passion for Knowledge (P4K) ezagutzarekiko pasioa ospatzen duen jaialdia da, bere jardueretan parte hartuko dute milaka herritarrekin batera. Laugarren edizio honetan, ekitaldia antolatu da Baluarte, Batzar Jauregia eta Nafarroako Auditorioan. Donostia International Physics Center (DIPC) ikerketa zentroa da jaialdiaren antolatzailea.
 
Azken urteotako aurkikuntza zientifiko garrantzitsuenetakoen protagonista izan diren ikertzaile handiek parte hartuko dute. Urriaren 4an, arratsaldeko 19:00etan, Pamela DIGGLE-ek, landareetan espezializatutako biologoak, eta Jean-Marie LEHN-ek, 1987ko Kimikako Nobel saridunak, hitzaldia eskainiko dute Baluarten.
 
Pamela Diggle landareetan espezializatutako biologo ospetsua da eta eboluzioak landareen garapenean nola eragiten duen ikertzen du. Nola “dakite” landareek noiz loratu eta noiz eman fruitua? Horretarako, landareak zenbait ingurune-seinalez baliatzen dira, hala nola tenperaturaz, zeina mundu osoan aldaketa prozesu bizkor baten dagoen. Hitzaldi honetan, Alaskara bidaiatuko dugu. Izan ere, Alaskan klima-aldaketaren erritmoa bereziki azkarra da eta bertan antzemango dugu zer ekarriko digun etorkizunak.
 
Jean-Marie Lehnek Kimikako Nobel Saria jaso zuen 1987an “molekulen ezagutzaren” (hau da, molekulek nola ezagutzen duten elkar eta nola lotzen diren modu selektibo batean) oinarri kimikoari buruzko lanarengatik. Urteetako lanaren ondorioz, “kimika supramolekularra” izeneko eremu berri bat definitu zuen kimikaren barruan. Izan ere, unibertsoaren eboluzioak materia forma gero eta konplexuagoak sortu ditu autoantolakuntzaren bidez, partikuletatik hasi eta materia bizidun eta pentsatzaileraino. Hitzaldian zientziari buruzko gogoeta kontzeptual orokorrak aurkeztuko dira. 

ORDUTEGIA
19.00 - 20.30

SARRERA
Librea (komenigarria da aurrez izena ematea)

DESCARGAR PROGRAMA

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información