¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
ampliar noticia
 
Baluarte Fundazioa 2019/2020 Denboraldia
15 apirila, asteazkena 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Arcadi Volodos, pianoa

 
KONTZERTUA ATZERATZEN DA
 
Estatu mailan alarma-egoeraren luzapena eta osasun publikoko larrialdia dela-eta, Baluarte Fundazioaren 2019/20 Denboraldiaren baitan Areto Nagusian apirilaren 15ean iragarrita zegoen Arcadi Volodosen piano kontzertua atzeratzen da (data berria oraindik erabaki gabe dago).

Baluarte Fundazioaren Denboraldiko harpidunei zer egin esango zaie. Txartel solteak erosi zituzten pertsonek, nahi izanez gero, erositako  sarreren zenbatekoaren itzulketa eskatu ahal izango dute. Internet bidez erositako sarreren itzulketa egiteko, baluarte@baluarte.com helbidera email bat bidali beharra dago sarreraren zenbakia atxikituz. Eta txartel-leihatilaren kasuan, Baluartek ateak berriz zabaltzen dituenean.
 
 
“Jeinuen lanek halako gauza sakonak esaten dituzte, non, beren esanahia eta aberastasuna lortzeko, interpretatzaile apalen gure kokalekutik, atsedenik gabe jo behar baititugu”, adierazi zuen Arcadi Volodosek. Pianista Baluartera itzuliko da, jeinu horietako biren musika jotzeko. Lehena, Franz Liszt da; haren hiru pieza joko ditu, bizitzatik ibilbidea direnak, geldialdia eginez une espiritual batean: omenaldia Asisko San Frantziskori. Robert Schumann bigarren jeinuaren kasuan, Volodosek Bunte Blätter op. 99 obraren baitan dauden Marsch Re minorrean eta Abendmusik Si b Maiorrean eskainiko ditu. Eta kontzertuari amaiera emateko, Humoreske Si b Maiorrean op. 20 obra interpretatuko du piano-jotzaile entzutetsuak..
 

PROGRAMA

Franz Liszt (1811-1886
)
Soneto de Petrarca 123 en La b Mayor
La lúgubre Góndola S.200 nº2
San Francisco de Asís: Predicación a los pájaros  (Leyenda nº1 S. 175)
Balada nº 2 en Si menor S.171
 
Robert Schumann (1810-1856)
Bunte Blätter op. 99
Marsch en Re menor
Abendmusik en Si b Mayor
Humoreske en Si b Mayor op. 20
 
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información