¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
ampliar noticia
 
ZERO MUSIK FEST
21 maiatza, osteguna 21:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte

Cobardes

 
Javier Janices ‘Cordobés’ ahots eta gitarraren proiektu pertsonal moduan eratua 2016an, taldea Iñigo Idoatek, baterian, Iñigo Álvarezek, gitarran, eta Iban Sánchezek, baxuan, osatzen dute. 2018an, zeresana pizten hasi zen, zenbait lehiaketatan nagusitu eta gero, besteak beste, Nafarroako Gobernuak antolatutako Artista Gazteen Topaketak lehiaketan. Cobardes hiri-rockeko azken talde handia da, debuta egiteko sortu duen albuma –El Dromedario Records etxeak 2020ko otsailean kaleratua– eratzen duten musika eta hitzak aintzat hartuta. Ceniza y viento lanak, taldeak Baluarten Km. ZERO MUSIK FEST jaialdiaren esparruan aurkeztuko duen diskoak, hamaika abesti eskaintzen ditu, non begirune handia adierazten zaion rockari; bihotza irekita grabatutako lehen album honetan jasota gelditu diren hamaika abesti. CDan, gainera, beste artista hauek parte hartu dute: Kolibrí Díazek (Marea), gitarra akustikoan, Mis tacones abestian; Iñaki ‘Uoho’ Antónek (Platero y Tú, Extremoduro, Inconscientes), gitarretan, Rodeada de idiotas izenburuan; eta Rulok, ahotsean, Un verano sin sol abestian. 
Cobardes: oso ausartak izan behar dute izen hori edukitzeko.. 


SARRERAK / ABONAMENDUAK EROSI

 
Laguntzaileak:
KINGDOM OF LIVE MUSIC NAVARRA ETA BALUARTE FUNDAZIOA
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información