¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
ampliar noticia
 
ZERO MUSIK FEST
20 ekaina, larunbata 21:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte

El Columpio Asesino


El Columpio Asesino isiltasun erlatiboko bost urteren ondoren itzuli da, Ataque celeste (Oso Polita, 2020) lan berriarekin. Laurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran sortua Iruñean, Estatuko pop alternatiboko talde garrantzitsu eta eragin handieneko bat da. Proiekzio handia du Latinoamerikan, eta bertan birak egiten ditu 2004az geroztik. Elektronikak gero eta protagonismo handiagoa hartu du Ataque celeste bere azken eta esperotako emanaldian. Heterodoxoena den krautetik pop dotore eta ameslarienera doazen oinarri batzuen gainean, ustekabeko soinu-biratze batekin itzuli da taldea agertokietara, bere alde popena erakutsiz, ederra denaren eta makurra denaren arteko bere mamia galdu gabe. Cristina Martínez (ahotsa), Albaro Arizaleta (bateria eta ahotsa), Raúl Arizaleta (gitarrak) eta Daniel Ulecia (baxua eta sintetizadoreak) taldekideek, Iruñeko auditoriumeko emanaldian, nagusiki estudioko azken lana, Ataque celeste, aletuko dute, eta beste arrakasta handi batzuk ere eskainiko dituzte, besteak beste, Babel, Ballenas muertas en San Sebastián eta, jakina, Toro


SARRERAK / ABONAMENDUAK EROSI

 
Laguntzaileak:
KINGDOM OF LIVE MUSIC NAVARRA ETA BALUARTE FUNDAZIOA
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información