¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
 
Baluarte Fundazioa 2019/2020 Denboraldia
8 maiatza, ostirala 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

'Electra'

Espainiako Ballet Nazionala / Zuzendaria: Rubén Olmo
Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren partaidetzarekin

DANTZA-IKUSKIZUNA ATZERATZEN DA
 
Estatu mailan alarma-egoeraren luzapena eta osasun publikoko larrialdia dela-eta, Baluarte Fundazioaren 2019/20 Denboraldiaren baitan Electra izenburupean Areto Nagusian maiatzaren 8an iragarrita zegoen dantza ikuskizuna atzeratzen da (data berria oraindik erabaki gabe dago).

Baluarte Fundazioaren Denboraldiko harpidunei zer egin esango zaie. Txartel solteak erosi zituzten pertsonek, nahi izanez gero, erositako  sarreren zenbatekoaren itzulketa eskatu ahal izango dute. Internet bidez erositako sarreren itzulketa egiteko, baluarte@baluarte.com helbidera email bat bidali beharra dago sarreraren zenbakia atxikituz. Eta txartel-leihatilaren kasuan, Baluartek ateak berriz zabaltzen dituenean.

 
Electra ikuskizuna, Espainiako Ballet Nazionalaren argumentu-lan oso baten lehen proposamena, Rubén Olmoren zuzendaritzapean, Antonio Ruz koreografoaren sorkaria da. Dantzaren hizkuntza desberdinetan sakonduta, Ruzek bizia emango dio tragedia klasikoari, ikuspegi original eta garaikide batekin, gure herri-iruditerian ideia hartuta, eta ekintza XX. mendearen lehen erdiko Espainia landatarrean kokatuko du. Patu- eta mendeku-istorioa, odol kondenatuarena eta askatasun-bilaketarena. Ballet honen izaera koreografiko garaikideak flamenko eta Espainiako dantza dosi handi bati emango dio eskua, oso abangoardiakoa den ikuspuntu baten pean. Electra giza eta zentzumen-esperientzia da, eta bertan mugimendua, espazioa, argia, musika eta ahotsa osotasun baten zati dira. Denboraldian, Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin eta Manuel Covesen zuzendaritzapean zuzeneko musikaz gozatu ahal izateko bigarren aukera izango da. 
 
Zuzendaritza: Rubén Olmo
Koreografia: Antonio Ruz
Musika: Pablo Martín Caminero, Moisés P. Sánchez y Diego Losada
Dramagintza eta hitzak: Alberto Conejero
Eszenografiaren diseinua: Paco Azorín
Jantzien diseinua: Rosa García Andújar
Argiztapenaren diseinua: Olga García 
Flamenko-kantari gonbidatua: Sandra Carrasco
 
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Musika-zuzendaritza: Manuel Coves
 
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información