¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
ampliar noticia
 
2019/2020 Denboraldia. 2. Kontzertua
5 azaroa, asteartea 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Euskadiko Orkestra

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

Zuzendaria: Juanjo Mena
 
PROGRAMA: Planetak / Planetas
 
G. Holst
Choral Hymns from Rig Veda (2º grupo)
 
G. Erkoreka
Zuhaitz
 
G. Holst
Los planetas
 
 
Juanjo Mena, zuzendaria
Kalakan, hirukotea
Vocalia Taldea, abesbatza

 
Musikak gauza partikularrei izaera unibertsala emateko gaitasuna du. Gustav Holstek, gizon lotsatia izanik eta neuritisak jota, Indiako filosofiarako eta astrologiarako zaletasuna garatu zuen. Horren emaitza dira Rig Vedaren ereserki koralak eta, bereziki, Planetak, duela 100 urtetik gora estreinatu zenetik entzuleak liluratu dituen sorkaria. Juanjo Mena, historiako euskal orkestra-zuzendaririk internazionalena, arduratuko da lan horiek zuzentzeaz. Gure Denboraldietarako itzulera honetan, bi lanetako zati koral ederrak abesteko eskatu dio Vocalia Taldea abesbatza gazteari. Kontzertu honetan, gainera, azken urteetako euskal konposiziorik garrantzitsuenetako bat entzungo dugu Euskadin estreinakoz: Gabriel Erkorekaren Zuhaitz, Kalakan hirukotearen musika-tresna folklorikoak eta orkestra-soinuaren testura konplexua batzen dituena.
 
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información