Az
1
Ig
5
Al
6
Ar
7
Og
9
Al
20
Ar
21
Og
23
Lr
25
Ig
26
Al
27
Ar
28
Az
29
Og
30
Ol
31
¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
ampliar noticia
 
2019/2020 Denboraldia. 4. Kontzertua
15 urtarrila, asteazkena 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Euskadiko Orkestra

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

Zuzendaria: Robert Treviño
 
PROGRAMA: Aingerua
 
A. Bruckner
9. Sinfonia
 
Robert Treviñok 9. sinfonia zuzenduko du, Anton Brucknerrek bere azken urteetan sortu zuen maisulana, hain zuzen. Brucknerrek bere sinfoniekin ziurgabetasun handiak izan zituen, baina ziur zegoen Bederatzigarrena bere maisulana izango zela. «Jainkoari bukatu ahal izateko bizitzen utz diezadala soilik eskatzen diot», esan zuen. Alemaniako musikaren obra gorenetako bat da.
 
 
OHARRA: Frank Peter Zimmmermann bakarlari gonbidatuak bertan behera utzi du datozen egunetarako programatutako kontzertua.
Eroriko handi batek eragindako lesio baten ondorioz, bertan behera utzi behar izan ditu Euskadiko Orkestrarekin programatutako bost kontzertuak, haien artean Baluarten urtarrilaren 15ean iragarritakoa. Halakorik ezean, orkestrak Brucknerren 9. sinfonia interpretatuko du azken bertsioan, bigarren zatirako hasieran programatutako hiru mugimenduei laugarren Finale ezohikoa gehituz. Sinfonia osoa 90 minutuko musikak osatzen du, eta horrek esan nahi du hasierako programaren iraupen bera duela, eta aukera paregabea izango da Austriako konpositorearen "azken maisulantzat" jo izan dena bere osotasunean ezagutzeko.
 
 
IRAUPENA: 90 MINUTU (atsedenaldirik gabe) 
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información